39. zk., 2016ko otsailaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
ARABAKO FORU ALDUNDIA
870
IRAGARKIA, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Adingabeen eta Familiaren Arloko zuzendariorde teknikoaren lanpostua (kodea: 77.001) izendapen aske bidez betetzeko deialdiari dagokiona.
Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialeko 20. zenbakian (2016ko otsailaren 19koa), Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluko lehendakariaren ebazpen bat argitaratu da. Ebazpen horren bidez, Adingabeen eta Familiaren Arloko zuzendariorde teknikoaren lanpostua (77.001 kodea) izendapen aske bidez betetzeko deialdia onartzen da, bai eta deialdi horren oinarriak biltzen dituen eranskina ere.
Aipatutako eranskinaren arabera, hirugarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten interesdunek Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Administrazio Kontseiluko lehendakariari zuzendu beharko dizkiote eskaerak, eta Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen erregistro orokorrean (Alaba Jeneralaren kalea, 10, 5. solairua, 3 zenbakiko bulegoa; 01005 Vitoria-Gasteiz) aurkeztu. Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38. artikuluan ezarritako edozein bide erabilita aurkeztu ahal izango dira eskaerak. Horretarako epea hamabost egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 16a.
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko zuzendaria.
M.ª MILAGROS LOPEZ DE ABERASTURI ORTIZ.