Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2016ko otsailaren 26a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
869

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, 2016ko otsailaren 8koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, honako lanpostu hauek izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiten duena: hezkuntza-administrazioaren menpeko lanbide heziketako ikastetxe publiko integratuetako zuzendari-lanpostuak.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako huts bat aurkitu da, 2016ko otsailaren 8ko Ebazpenean, Lanbide Heziketako sailburuordearena, honako lanpostu hauek izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia egiten duena: hezkuntza-administrazioaren menpeko lanbide heziketako ikastetxe publiko integratuetako zuzendari-lanpostuak (2016ko otsailaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 34. zk.).Hain zuzen, dagokion eranskina ez zen argitaratu. Hori dela-eta, eranskin hori argitaratzen da hemen:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala