38. zk., 2016ko otsailaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
847
5/2016 DEKRETUA, otsailaren 18koa, Lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko kide bat aldatzeko dena.
Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 5. artikuluaren arabera, Lehendakariak du sindikatu-konfederazioek eta enpresa-konfederazioek Lan Harremanen Kontseiluan dituzten kideak izendatzeko eskumena, konfederazioek beraiek beren ordezkariak aukeratu ondoren. Bestalde, lege horren 6. artikuluaren arabera, kontseiluko kideen agintaldia bi urtekoa izango da; horrek ez du esan nahi, ordea, berriro ere aukeratu ezin direnik.
Dena den, Lan Harremanen Kontseiluari buruzko otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 6.2 artikuluak sindikatu-konfederazioei eta -erakundeei eta enpresa-konfederazioei aukera ematen die izendatutako kide titularrak edo ordezkoak aldatzeko.
Legezko ahalmen horren indarrez, Confebask-Euskal Enpresarien Konfederakuntzak Lehendakariaren uztailaren 31ko 19/2014 Dekretuari jarraikiz izendatutako kide bat ordezkatu, eta beste kide bat izendatzea erabaki du, bere izenean kontseiluan aritzeko.
Ondorioz, honako hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– María José Irastorza Estensoro andrea Lan Harremanen Kontseiluko kide titular izendatzea, Confebask-Euskal Enpresarien Konfederakuntzak aukeratuta, Manuel Guerrero Igea jaunaren ordez.
2. artikulua.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2016ko otsailaren 18an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.