38. zk., 2016ko otsailaren 25a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
843
HUTSEN ZUZENKETA, otsailaren 2ko 14/2016 Dekretuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen dekretua.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako huts bat aurkitu da otsailaren 2ko 14/2016 Dekretuan, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duen dekretua; dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 27. zenbakian, 2016ko otsailaren 10ean; eta, honela zuzentzen da:
Euskarazko testuan, 2016/577 (17/6) orrialdean, 7.3 artikuluak,
honen ordez:
«Gaueko ordutegia duen modalitatean, hiru kurtsotan antolatuko dira irakatsi beharreko moduluak, 2000 orduko heziketa-zikloak badira. Talde espezifiko batzuen kualifikazio- eta birkualifikazio-premiei erantzun bat emateko xedez, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak baimen dezake hiru kurtsoko eskaintza hori gauez ere izatea.»
beste hau esan behar du:
«Gaueko ordutegia duen modalitatean, hiru kurtsotan antolatuko dira irakatsi beharreko moduluak, 2000 orduko heziketa-zikloak badira. Talde espezifiko batzuen kualifikazio- eta birkualifikazio-premiei erantzun bat emateko xedez, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak baimen dezake hiru kurtsoko eskaintza hori egunez ere izatea.»