Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2016ko otsailaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
842

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2015eko irailaren 30ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez berrikuntza eta merkataritza-lehiakortasuna sustatzera eta hedatzera bideratutako laguntza-programa arautzen dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Horrelako hutsak aurkitu dira Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 30eko Aginduan, zeinaren bidez berrikuntza eta merkataritza-lehiakortasuna sustatzera eta hedatzera bideratutako laguntza-programa arautzen dena. Agindu hori 2015eko urriaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (193. zenbakia). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Euskarazko testuan 2015/4270 (35/3) orrialdean eta gaztelerazko testuan 2015/4270 (3/36) orrialdean, 4. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen jarduerak, 2.b) atalean.

Hau esaten den lekuan:

«b) 2015eko ekitaldi ekonomikoan garatzea».

Honako hau esan behar du:

«b) Laguntza eskatzen den ekitaldi ekonomikoan garatzea».

Euskarazko testuan 2015/4270 (35/9) orrialdean eta gaztelerazko testuan 2015/4270 (9/36) orrialdean, 15. artikulua.– Diru-laguntza justifikatzea eta ordaintzea, azken paragrafoan.

Hau esaten den lekuan:

«Edonola ere, diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko azken eguna 2015eko abenduaren 31 izango da».

Honako hau esan behar du:

«Edonola ere, diruz lagundutako jarduerak gauzatzeko azken eguna deialdiari dagokion urteko abenduaren 31 izango da».


Azterketa dokumentala