37. zk., 2016ko otsailaren 24a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (229 KB - 3 orri.)
- EPUB (202 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
840
IRAGARKIA, trafikoko, zirkulazioko eta bide-segurtasuneko arauak hausteagatik hasitako espedienteetan emandako gora jotzeko errekurtsoen ebazpenak jakinarazteko dena.
Trafiko zuzendariak emandako gora jotzeko errekurtsoen ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan–.
Jakinarazpenarekin batera, honako hauek ohartarazten zaizkie:
Lehenengoa.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen duenez, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian 2 hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen arabera.
Bigarrena.– Ebazpenak puntuak galtzea badakar, eskumena duen agintaritzari jakinaraziko zaio.
Hirugarrena.– Ordainketa egiteko www.trafikoa.net webgunera jo behar da eta dagokion ordainagiria sortu.
Laugarrena.– Borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-prozeduraren bidez egingo da.
Bosgarrena.– Ebazpenak errekurtso-egilearen alegazioak onartzen baditu, hautsitako artikuluari dagokion zutabean honako hitz hau agertuko da: «ezeztatua».
Seigarrena.– Ebazpena ordainduta badago, zenbatekoari dagokion zutabean honako hitz hau agertuko da: «ordainduta».
Zazpigarrena.– Ebazpenak zehapenaren zenbatekoa aldatuz gero, hautsitako artikuluari dagokion zutabean «A» hizkia agertuko da.
Aplikatu den legeriaren nomenklatura (1):
L: 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.
B: 1428/2003 Errege Dekretua, 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuari lotuta.
G: 772/1997 Errege Dekretua, Gidarien Araudi Orokorra.
J: 2822/1998 Errege Dekretua, Ibilgailuen Erregelamendu Orokorra.
M: 8/2004 Legegintzako Errege Dekretua, Aseguruari buruzko Legea.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 16a.
Trafikoko zuzendaria,
GARBIÑE SÁEZ MOLINUEVO.