Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2016ko otsailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ALOKABIDE SA
802

IRAGARKIA, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari atxikita dagoen «Alokabide, S.A.» Sozietate Publikoaren Informazio-sistemetako teknikariaren lanpostua betetzeko hautaketa-prozesuari buruzkoa.

Hautaketa-prozedura.

Sistema: oposizioa-lehiaketa.

Eskaerak aurkezteko epea.

10 egun natural iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Eskabideak Campo & Ochandianoren webgunearen bidez aurkeztuko dira (www.campo-ochandiano.com) prozesuaren oinarrietan zehaztu bezala.

Egiaztatu beharreko betekizunak:

– Titulazioa: eskatzen den gutxieneko titulazioa hauxe izango da: Informatika, Telekomunikazioetako Ingeniaritza Teknikoa, Informatika + EAZ Diplomatura titulu bikoitza edo baliokidea edo maila altuagokoak diren beste titulazio batzuk informatikaren, sistemen edo telekomunikazioen esparruan.

– Analisi edota analisi eta programazio eremuan 3 urteko esperientzia.

– ERP kudeaketa integraleko erreminten ezagutza zehatzak: MS Dynamics NAV, SAP...

– B2 euskara maila.

Informazio osagarria:

– Alokabide S.A.ren web orria (http://www.alokabide.euskadi.net/lan-poltsa/).

– Campo & Ochandiano web orria (http://www.campo-ochandiano.com).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 11.

Alokabideko zuzendari nagusia,

IRUNE BERASALUZE LAZKANO.


Azterketa dokumentala