Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2016ko otsailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 14 ZENBAKIKO EPAITEGIA
792

EDIKTUA, 1063/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Nik, Maria del Mar Gil Cordobesek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik (Familia),

Fede ematen dut: aipatu prozeduran, ebazpena eman da, eta hau dio:

624/2015 EPAIA

Bilbao, bi mila eta hamabosteko azaroaren seia.

Nik, María Elena Rodríguez Vadillok, Bilboko Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegiko eta haren barruti judizialeko epaile naizen aldetik, ikusi ditut adostasunik gabeko dibortzioaren autoak, 1063/2014 zenbakiarekin epaitegi honetan bideratuak, Laura Poza Lópezek hala eskatuta –Emilio Martínez Guijarro prokuradoreak ordezkatuta–, auzi-ihesean den José Ignacio Poza Pintoren aurka.

EPAITZA

Baiesten dut Laura Poza Lópezek Emilio Martínez Guijarro prokuradoreak ordezkaturik aurkeztu duen demanda, auzi-ihesean den José Ignacio Poza Pintoren aurka. Horrenbestez, José Ignacio Poza Pinto kondenatzen dut Laura Poza Lópezi 11.955 euro ordaintzera, 3. oinarrian zehazten den legezko interesarekin. Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio berariaz.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta adierazi irmoa dela dibortzio-adierazpenari dagokionez; dena den, ebazpenaren gainontzeko erabakien aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakete, epaitegi honetan, 20 eguneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera , Prozedura Zibilaren Legearen 455. artikuluan eta hurrengoetan jasotako izapideei jarraituz. Errekurtsoa Bizkaiko Probintzia Auzitegiak ebatziko du.

Errekurtsoa aurkezteko, beharrezkoa izango da 50 euroko gordailua egitea epaitegi honek duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan, Botere Judizialari buruz indarrean dagoen Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarrian jasotako modu eta eran, azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak lege horri emandako idazketan.

María Elena Rodríguez Vadillo andreak, Bilboko Lehen Auzialdiko 14 zenbakiko Epaitegiko eta haren barruti judizialeko epaileak, epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen du.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Bilbon (Bizkaian), bi mila eta hamabosteko azaroaren seian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala