Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2016ko otsailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
789

EDIKTUA, 467/2015 apelazio-errekurtso arruntaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehenengo sekzioa.

Errekurtsoa: L2 467/2015 apelazioa, prozedura arrunta.

Errekurtsogilea: Toyota Kreditbank GMBH.

Abokatua: David Urrutia Salgado.

Prokuradorea: Ana Rosa Frade Fuentes.

Alderdi errekurritua: Manuel Blanco Soliva, Bysam-Cup, S.L. eta Asier San Vicente Castaño.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Errekurtso horretan, epaia eman da 2015-11-09an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dugu Toyota Kreditbank GMBHek, Ana Rosa Frade prokuradoreak ordezkatuta, aurkeztu duen errekurtsoa, 938/2013 zenbakiko prozedura arruntean Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko lehen auzialdiko epaitegiak emandako epaiaren aurkakoa. Ondorioz, epai hori partez errebokatzen dugu, eta, horrenbestez, Toyota Kreditbank GMBHk jarritako demanda baietsita, Asier San Vicente kondenatzen dugu auzi-jartzaileari ordaintzera 24.079,17 euro gehi hirugarren oinarrian adierazitako legezko interesak, bai eta auzialdiaren kostuak ere. Eta hori guzti hori errekurtso honen kostuen gainean berariaz ezer adierazi gabe.

BJLOren 15. xedapen gehigarria betez, bidera bedi errekurritzeko egindako gordailu osoa legez dagokion lekura.

Bysam-Cup, S.L. eta Manuel Blanco Soliva demandatuen egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2. artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 26a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala