Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2016ko otsailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
785

AGINDUA, 2016ko otsailaren 5ekoa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «(EIBFF) Ehiza Iraunkorra eta Biodibertsitatea Fundazioa»ren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

«(EIBFF) Ehiza Iraunkorra eta Biodibertsitatea Fundazioa»ren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskatuz aurkeztutako espedientea ikusi eta aztertu da. Hona hemen

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2015eko azaroaren 19an, Herri Administrazio eta Justizia Sailean sartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabide bat, honako hau: Gipuzkoako Ehiza Federazioak sortutako «(EIBFF) Ehiza Iraunkorra eta Biodibertsitatea Fundazioa»ren eraketa inskribatzekoa; espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion eskabideari.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Aholku Batzordeko Batzorde Teknikoak bilkura egin du, fundazioaren helburuak zilegi eta interes orokorrekoak direla eta fundazioa ekonomikoki bideragarria dela egiaztatzeko; eta 2016ko otsailaren 5ean fundazioa erregistroan inskribatzearen aldeko txostena eman du.

Hirugarrena.– Honako hauek dira fundazioaren helburuak, haren estatutuen 7. artikuluan xedatutakoaren arabera:

«Ehiza-baliabideak eta espezien bioaniztasuna ezagutarazten laguntzea, eta, orobat, haiei dagokien ingumena. Eta guzti horien zabalkundea egitea, printzipio hauetan oinarritutako ehiza promozionatzearren: ingurumena eta baliabide naturalak errespetatzearen eta era jasangarrian erabiltzearen printzipioak. Oro har, espezien babestuak eta izadia defendatu eta babestea, eta ehiza-espezieak bereziki. Helburuan sartzen dira espeziea eta bere habitatak. Ehiza jasangarriko jarduna eta ehiza aztertzera, jarduera ludikoa eta kirola izan dadin, eta, orobat, jarduera ekonomikoaren sektore bat; bereziki, landa-ingurunean, Landa-garapen iraunkorrerako abenduaren 13ko 45/2007 Legearen markoan. Landa-garapen jasangarrirako neurri izateko, honako hauek aurreikusten dira lege horretan: landa-inguruneko dibertsifikazio ekonomikoa, balio erantsi handiko jarduerak sustatzeko programen bidez; elikagai-katearen barruko prozesuak, zehazki, nekazaritzako elikagaien sektorea, basogintza eta landa-ingurunetako ehiza eta arrantzaren ondoriozkoa kontsolidatzeko direnak; eta, azkenik, nekazaritzako eremuen eta elikagaien arteko identifikazioa egiteko direnak.

Laugarrena.– Estatutuen 3. eta 4. artikuluek diotenez, fundazioaren egoitza Donostian egongo da (Anoeta pasealekua 5, 61. bulegoa), eta batik bat Euskal Autonomia Erkidegoan garatuko ditu bere jarduerak.

Bosgarrena.– Hasierako zuzkidura hogeita hamar mila (30.000) eurokoa da, eta horren ekarpena ondoz ondoko zatietan egingo da, bost urteko epean. Eskritura egilesteko egintzan, bederatzi mila (9.000) euroko kopuruaren ekarpena egingo da, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 9.2 artikuluak adierazten duenaren arabera. Kopuru hori ordaindu dela agiri bidez jasota geratu da erregistro-inskripzioko espedientean, hala agintzen baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 37.1.c) artikuluak. Erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuak onartu du.

Seigarrena.– Patronatuari dagokio fundazioa ordezkatzea, administratzea eta gobernatzea. Patronatuko kideek dohainik beteko dituzte beren egitekoak, hala baitago aurreikusita fundazioaren estatutuetan.

Zazpigarrena.– Patronatuko kideak, fundazioa eratzeko eskrituran ezartzen denez, ondoak (hemezortzi) dira (karguen hamar urteko indarraldiarekin):

– Lehendakaria: Miguel Lazpiur Lamariano

– Lehendakariordea: José Ángel Zaldua Iparraguirre

– Idazkaria: Eduardo Egaña Puy

– Bokala: Juan Ignacio Cartón Anza

– Bokala: Ramón Antonio García Carbonell

– Bokala: José Ángel Olariaga Chapartegui

Bokala: Juan María Iztueta Jauregui

Bokala: Gerardo Cantera Fernández

– Bokala: Antonio María Echeverría Zubiría

– Bokala: Aitor Azpiolea Alsua

– Bokala: José Ignacio Luengo Uzkudun

– Bokala: José Ángel Urrutia Beloki

– Bokala: José Luis Sarasola Aguinalde

– Bokala: Jon Ander Azpiroz Otegi

– Bokala: Iñaki Odriozola Beizama

– Bokala: Mikel Arazola Arregi

– Bokala: José Miguel Sobrón Mardones

– Bokala: Todor de Aguirre Oteiza

Izendatutako guztiek onartu dituzte beren karguak, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 12.1 artikuluan ezarritako moduetariko bat erabiliz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren eratzeko espedientea hau agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Horretarako legitimazioa daukan pertsona batek sustatu du espediente hau. Espedienteari, bestalde, funtsezkotzat jotzen diren datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 6., 7. eta 9. artikuluetan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 36., 37., 38. eta 39. artikuluetan ezarritakoa betez. Lege eta erregelamenduzko manuen arabera egin da Fundazioaren eraketa.

Aipatutako arauak eta oro har kasu honetan aplika daitezkeen gainerakoak ikusirik, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hau Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko agintzea –egun honetan eta F-403 erregistro-zenbakiarekin–: Donostiako «(EIBFF) Ehiza Iraunkorra eta Biodibertsitatea Fundazioa»ren eraketa, eta bai Patronatuaren hasierako osaera ere. Patronatu horren kideak zazpigarren aurrekarian agertzen dira. Kideok espresuki onartu dituzte euren karguak, Miguel Ángel Martinez Urroz notarioaren aurrean, 2015eko azaroaren 16an egiletsitako eskritura publikoan xedatu bezala (protokolo-zenbakia: 1701).

Bigarrena.– Fundazio hori, dituen helburuak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroko 4. sekzioan sailkatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 2.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 5a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala