Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2016ko otsailaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
783

AGINDUA, 2016ko otsailaren 8koa, Osasuneko sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duena.

Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzan hutsik dago goi-kargudunaren idazkari lanpostua (520010. kodea, 132. dotazioa), eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.2.c artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena emanda, eranskinean zehaztutako lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egitea erabaki du sail honek, betiere honako oinarri hauekin:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den lanpostua.

Bigarrena.– Izangaiek Osasun Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, eta, han, euren datu pertsonalak eta gaur egun duten destinoa zehaztu beharko dute. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.– Lehiatzaileek, idazkiarekin batera, curriculum vitaea aurkeztu beharko dute, datu hauek jasoko dituena:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazioan eta, hala badagokio, enpresa pribatuan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketen eta ikastaroen berri, dakizkien hizkuntzak eta izangaiaren ustez adierazgarri izan daitezkeen bestelako merezimenduak.

Eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen frogagiriak aurkeztu beharko dituzte eskabidearekin batera. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez ditzakete.

Laugarrena.– Osasuneko sailburuaren aginduz ebatziko da deialdi hau, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko, gehienez ere hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio berau eman duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENA

Agindu hau Euskal Herriko Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 8a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

– Izena: Goi-kargudunaren idazkaria (520010. kodea, 132. dotazioa).

– Lekua: Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritza.

– Lantokia: Vitoria-Gasteiz.

– Kidegoa: C1 edo D1.

– Destino-osagarriaren maila: 18.

– Berariazko osagarria: VI-A.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2.a

– Derrigortasun data: ez dauka.

Lanpostuan aritzeko eskakizunak:

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko karrerako funtzionarioa izanik, jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

– Administrari laguntzaileen edo administrarien kidegokoa izatea.

– Halaber, adierazitako kidegoetako funtzionarioek, nahiz eta derrigorrezko eszedentzian, beste administrazio publikoren baten zerbitzuak eskaintzen, suspentso-egoeran edo borondatezko eszedentzian egon, aukera izango dute lehiaketara aurkezteko, eta horrela, jarduneko zerbitzura itzuli. Baina, horretarako, egoera horietarako ezarritako epea beteta eduki behar dute.

– Administrarien Kidegoaren edo Administrari Laguntzaileen Kidegoaren berezko eginkizunetan urtebeteko edo bi urteko esperientzia izatea, hurrenez hurren, lanpostua kidego horiei atxikita baitago.


Azterketa dokumentala