32. zk., 2016ko otsailaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KONTUEN EPAITEGIA
731
EDIKTUA, Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioarena, toki-erakundeen sektore publikoaren alorrean (Arespalditzako administrazio-batzarra) alkantzeagatik bideratu den C-270/2015 itzulketa-prozeduraren ondoriozkoa.
EPAITEGI SEKZIOA
3. DEPARTAMENTUA
3 zenbakiko Departamentuko zuzendari teknikoak, zeina alkantzeagatik bideratu den C-270/2015 itzulketa-prozeduran idazkari baita, Kontuen kontseilariaren probidentzian 2016ko urtarrilaren 28an erabakitakoaren ildotik, eta Kontu Auzitegiaren funtzionamendua arautzen duen apirilaren 5eko 7/1988 Legeko 68 artikuluan –73.1 artikuluari dagokionez– ezarritakoa betetzeko, honako hau
Jakinarazten du: Auzitegi honetan alkantzegatiko C-270/2015 itzulketa-prozedura bideratzen ari da, toki-erakundeen sektore publikoaren alorrean (Arespalditzako administrazio-batzarra), Arezpalditzako administrazio-batzarraren funtsa publikoetan ustez izandako alkantzearen ondorioz.
Hori argitara ematen da, zertarako eta, kontabilitateko erantzukizunaren uziari eutsi edo horren kontra egiteko, legez gaituta daudenak autoetan azaldu eta, ediktu hau argitaratzen den egunaren hurrengo bederatzi eguneko epean behar den eran pertsonatu daitezen.
Madril, 2016ko urtarrilaren 28a.
Zuzendari teknikoa, prozedurako idazkaria,
FERNANDO DE LA CUEVA IRANZO.