32. zk., 2016ko otsailaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 2 orri.)
- EPUB (205 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
730
IRAGARKIA, Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legearen prozeduraren bidez irekitako zehapen-espedienteen gaineko ebazpen-proposamenak jakinaraztekoa.
Aipatutako ebazpen-proposamenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Hamabost egun balioduneko epea izango du interesdunak espedientea ikusi eta kopiak egiteko, eta nahi dituen alegazioak aurkezteko, Eusko Jaurlaritzako Garraio Plangintzaren Zuzendaritzan. Vitoria-Gasteizko Donostia-San Sebastian kalea 1, Lakua 1, 7. solairua (01010).
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Aplikatu beharreko legeriaren taulako laburtzapenen esanahia (1):
L: Trenbideen Sektoreari buruzko azaroaren 17ko 39/2003 Legea.
R: Trenbideen Sektoreari buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretua.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 12a.
Instrukziogilea,
JOSE MANUEL ANABITARTE.