32. zk., 2016ko otsailaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (204 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
729
IRAGARKIA, epatze-deia egiten diena interesdun izan daitezkeenei, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiko 3/2016 prozedura laburtuan izapidetzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan ager daitezen. Auzi-errekurtsoa hori Segurtasun sailburuaren 2015eko urriaren 19ko Aginduaren aurka jarri da, haren aurka jarritako gora jotzeko helegitea ezetsi baitzuen.
Egintzaren aurrekariak: Ebazpena, 2015eko uztailaren 24koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, jendaurrean jartzen dituena merezimendu-lehiaketa orokorraren bidez betetzeko lanpostuen behin betiko esleipenak.
Espediente-zenbakia: PCA-046/2016-IV.
Aipatutako prozeduran interesa izan dezaketenak ezezagunak direnez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatzen duena betetzearren; argitarazten da iragarki hau, aipatu prozedura judizialean agertu eta pertsonatu ahal daitezen interesdunak, iragarki hau Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik harako bederatzi eguneko epean –lege hori aldatu egin zuen, Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak.
Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hara sortuko ditu ondorioak jakinarazpen honek.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 10a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.