32. zk., 2016ko otsailaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (217 KB - 2 orri.)
- EPUB (199 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
726
IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2015eko abuztuaren 17ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, gora jotzeko errekurtso bat ebazten da.
Saiatu arren, ezin izan da jakinarazi ebazpen hori. Beraz, iragarki hau argitaratuz egingo da jakinarazpena, horixe xedatzen baitute Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluek.
Iragarki hau argitara ematen da interesdunak jakin dezan, eta banako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat; gainera, ohar hau egiten zaio:
Ebazpen hori jaso dezake Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen Zuzendaritzan (Donostia kalea, 1, Vitoria-Gasteiz; tel: 945 01 82 84). Horretarako, hamabost egun balioduneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 8a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
JOSU AGUIRRE GOITIA.