32. zk., 2016ko otsailaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (221 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
723
IRAGARKIA, Rotor Mendia, S.L.ri VH-T-2015-39 zehapen-espedientean Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko Industria eta energia administrazioko koordinatzaileak 2015eko abenduaren 18an emandako errekerimendua jakinarazteko dena.
GAIA
Aurkeztutako agiriak zuzendu eta hobetzeko errekerimendua.
Aipatutako Errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.
15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura dago Bizkaiko lurralde-ordezkaritzan, honako helbide honetan: Concha Jeneralaren kalea 23 – 3. solairua, Bilbao.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2016ko otsailaren 4a.
Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZALEZ BERRUETE.