Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2016ko otsailaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
719

EDIKTUA, kontratuei buruz bideratutako 758/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian 758/2015 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da diru-kopuru bat erreklamatzeko, Comercial Yontxa, S.A.k eskatuta, Raul Corralejo Perezen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

16/2016 EPAIA

Epailea: Francisco Javier Pablo Pablo jauna.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamaseiko urtarrilaren hogeita seia.

Alderdi demandatzailea: Comercial Yontxa, S.A.

Abokatua: Hidalgo andrea.

Prokuradorea: Itziar Landa Irizar.

Alderdi demandatua: Raul Corralejo Perez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: hitzezko gainerakoak (13).

Ikusi dira epaitegi honetan bideratutako 758/2015 ahozko judiziorako auto hauek, diru-kopuru bat erreklamatzeari buruzkoak. «Comercial Yontxa, S.A.» sozietateak eskatuta bideratu dira, Hidalgo letraduak lagunduta eta Landa prokuradoreak ordezkatuta, auzi-ihesean den Raúl Corralejo Pérezen aurka.

EPAITZA

Baietsi egiten dut diru-kopuru bat erreklamatzeko hitzezko judizioko demanda, auzi-ihesean den Raúl Corralejo Pérezen aurka «Comercial Yontxa, S.A.» sozietateak aurkeztua, Landa prokuradoreak ordezkatuta eta Hidalgo letraduak lagunduta. Beraz,

«Comercial Yontxa, S.A.» sozietateari honako hauek pagatzera kondenatzen dut Raúl Corralejo Pérez: 4.501,82 euro, eta zenbateko horren legezko interesa, 2015eko uztailaren 9tik ebazpen honen egunera artekoa; betiere, eragotzi gabe PZLko 576. artikuluan xedatutakoa, baldin eta epai hau betearaztea beharrezkoa bada.

Kostuak alderdi demandatuari ezartzen zaizkio berariaz. Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoaren bidez, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri behar da, eta, hori egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (0010 0000 08 0758/15). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamaseiko urtarrilaren hogeita seian.

Eta Raul Corralejo Perez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamaseiko urtarrilaren hogeita seian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala