Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2016ko otsailaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
718

EDIKTUA, jaraunsleak deklaratzeari buruzko 280/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Maria Jose Galindo Oleak, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik,

Jakinarazten dut: María del Carmen Azkona Humaran andrea, ezkongabea, Miguel eta Luisaren alaba, espainiarra, hil egin zela-eta, epaitegi honetan 280/2015-G espedientea bideratu dela abintestato-jaraunsleak deklaratzeko. María del Carmen Azkona Humaran andrea Bilbon jaio zen, 1918ko azaroaren 13an, eta Bilbon hil zen, 2014ko abenduaren 26an. Udalerri horretako Nicolás Alkorta 4, 2.B izan zen haren azken helbidea, eta 2016-01-19an hartu den ebazpenean erabaki da María del Carmen Azkona Humaran andrearen jaraunspena jasotzeko eskubidea dutela uste dutenei dei egitea, epaitegi honetan ager daitezen jaraunspena erreklamatzeko, bi hilabeteko epean, ediktu hau argitaratzen den egunetik aurrera. Kausatzailearekin duten ahaidetasuna egiaztatu beharko dute, eta ohartarazten zaie zuzenbidearen arabera dagokien kaltea izango dutela baldin eta egiaztatzen ez badute.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko urtarrilaren 19a.

EPAILE MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala