Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2016ko otsailaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
717

17/2016 DEKRETUA, otsailaren 9koa, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarearen Administrazio Kontseiluko kide batzuk kendu eta beste batzuk izendatzeko dena.

Gobernu Kontseiluak 2002ko azaroaren 19an onartutako Garraio Jasangarriaren Gida Planaren helburuetariko bat da garraiatzeko moduen artean bestelako oreka bat sustatzea, ingurumenean eraginik txikiena dutenak bultzatuz, eta horien artean trenbide-sistema, bereziki. Alde horretatik, ekinbide argi bat zehazten du: Euskadiko trenbide-azpiegiturak kudeatzeko ente publikoa sortzea.

Horretarako, maiatzaren 21eko 6/2004 Legeak zuzenbide pribatuko ente publiko bat sortu zuen, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sarea izenekoa. Ente horren helburua da trenbide arloko azpiegiturak eraikitzea eta administratzea, eta bere jarduera zuzenbide pribatuari lotuko zaio, nahiz eta salbuespen batzuk izango dituen, hala nola kontratazioa, erantzukizun-araubidea, zerga-araubidea eta administrazioaren ahalak erabiltzea dakarten jarduera-eremu jakin batzuk, haietan zuzenbide publikoaren mende egongo baita.

Hori dela eta, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen 9. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoetan (erakunde horren Administrazio Kontseiluaren osaerari buruzkoak) ezarritakoarekin bat etorriz, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua dela bide (ondoz ondo martxoaren 1eko 8/2013 Dekretuak eta abenduaren 2ko 34/2013 Dekretuak aldaturikoa), Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak proposatu eta Gobernu Kontseiluak 2016ko otsailaren 9ko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– M.ª Elena Lete García andrea Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko Administrazio Kontseiluko kontseilari-bokalaren kargutik kentzea.

2. artikulua.– Fernando Uriondo Ispizua jauna Estatutuen araberako 4 urteko epealdirako Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko Administrazio Kontseiluko kontseilari-bokal izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko otsailaren 9an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,

ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.


Azterketa dokumentala