32. zk., 2016ko otsailaren 17a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (2021 KB - 7 orri.)
- EPUB (373 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
714
EBAZPENA, 2016ko otsailaren 4koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko ekainaren 10eko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen berri ematen duena.
AURREKO GERTAERAK
1.– 2015eko ekainaren 10ean, argitara eman zen EHAAn Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko ekainaren 10eko Agindua, Ikus-entzunezkoen arloan sorrera, garapen eta produkzioaren aldeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.
2.– Laguntzak emateari buruzko erabakiak eta haiek aldatzen dituztenak EHAAn argitaratu beharko dira, kasuan kasuko laguntzak arautzen dituzten arauek besterik esaten ez badute behintzat, betiere Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Horiek horrela izanda, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea onuradun direnen zerrenda eta emandako diru-laguntzena (I. eranskina), ukatu diren eskabideena (II. eranskina) eta artxibatu direnena (III. eranskina), betiere Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko ekainaren 10eko Aginduan ezarritakoaren babesean.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 4a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.