Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2016ko otsailaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
713

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 4koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, «Kale antzerkia bultzatuz» programari zuzendutako diru-laguntzak emateko balorazio batzordeko bokalak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko urtarrilaren 4ko Agindua aztertu da, hots, «Kale antzerkia bultzatuz» programari zuzendutako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.

Kontuan izanda 2016ko urtarrilaren 4ko Aginduaren 9. artikuluak xedatzen duenez diru-laguntza horiek emateko ebazpen-proposamena balorazio batzorde batek egingo duela eta batzorde horretako bokalak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko direla.

Horiek horrela, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– «Kale antzerkia bultzatuz» programari zuzendutako diru-laguntzen ebazpen proposamena egingo duen Balorazio Batzordeko bokalak izendatzea eta batzorde horren osaera argitara ematea. Hau izango da:

Lehendakaria: Clara Montero Tellechea anderea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Bokalak:

– Amaia Ibáñez Zalba anderea.

– Pedro Ormazabal Artetxe jauna.

– Amagoia Garaizabal Armesto anderea.

Idazkaria: Jose Luis Ibarzabal Egibar jauna, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko teknikaria.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 4a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala