Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2016ko otsailaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
712

AGINDUA, 2015eko abenduaren 9koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, «Colegio Basauri, S. Coop.» kooperatiba-sozietatea onura publikokoa dela deklaratzeko dena.

AURREKARIAK

1.– 2015eko apirilaren 22an, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean, Colegio Basauri, S. Coop. sozietatea onura publikokoa dela deklaratzeko eskaera sartu zen, José Ángel Moral Sáez-Díez jaunak eta María Romero Antón andreak sinatuta (kooperatiba horretako artezkaritza batzordeko lehendakari eta idazkari gisa). Eskaera hori egitean, adierazi dute otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuan adierazitako arauzko betekizunak betetzen dituztela, eta artezkaritza batzordearen 2015eko martxoaren 25eko erabakia ere aipatu dute.

2.– 2015eko ekainaren 4an, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eginiko txostena jaso da, 64/1999 Dekretuaren 9. artikulua betez, dekretu horretako 7. artikuluarekin lotuta.

3.– 2015eko maiatzaren 27an, iragarkia argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 64/1999 Dekretuaren 9. artikuluko 3. paragrafoa betez, eta informazio publikorako aldi bat ireki zen, interesdunek espedientea aztertu ahal izateko eta egoki iritzitako alegazioak egiteko hogei eguneko epean. Epe hori igaro ostean, ez da alegaziorik aurkeztu.

Aurreko egintzei honako hauek aplikatzen zaizkio:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legeak 137.2 artikuluan dioenez, Euskadiren onuraren sustapenari laguntzen dioten kooperatibak herri-onurakotzat joko ditu Eusko Jaurlaritzak, erregelamenduz ezarritako prozedura, araubide eta eskakizunen arabera.

2.– Artikulu hori garatuz, otsailaren 2ko 64/1999 Dekretua onartu zen, onura publikoko kooperatiba-sozietateei dagozkien prozedura eta betekizunen erregelamendua onartu zuena.

3.– Onura publikokoa dela deklaratzeko 64/1999 Dekretuaren 7. eta hurrengo artikuluetan ezarritako izapideak bete dira.

4.– Onura publikokoa dela deklaratzeko 64/1999 Dekretuak 5. artikuluan ezartzen dituen betekizunak erakundeak zuzen bete dituela baieztatu da.

5.– Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak dauka eskumena kooperatiba-sozietate bat onura publikokoa dela deklaratzeko, hala xedatuta dagoelako 64/1999 Dekretuaren 11. artikuluan, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuaren 4.1.a) artikuluarekin lotuta.

Hori guztia dela eta, aipatutako arauak eta orokorrean ezartzekoak diren gainontzeko arauak ikusita, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Colegio Basauri, S. Coop.» izeneko kooperatiba-sozietatea onura publikokoa dela deklaratzen da.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Haren kontra, aukerako berraztertze-errekurtsoa jar dakioke egintza hau eman duen organoari; horretarako epea hilabetekoa izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.a) eta 46.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 9a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.


Azterketa dokumentala