Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2016ko otsailaren 17a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
711

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 10ekoa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, ezagutza, berrikuntza eta merkataritza-lehiakortasuna sustatzera eta hedatzera bideratutako laguntzak emateko deialdia jakitera ematen duena, 2016ko ekitaldirako.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 30eko Aginduaren bitartez (2015eko urriaren 9ko EHAA, 193. zk.), ezarri dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ematen dituen laguntzen nondik-norakoak, hain zuzen ere ezagutza, berrikuntza eta merkataritza-lehiakortasuna sustatzera eta hedatzera bideratutako laguntzetarako.

Berrikuntza eta merkataritza-lehiakortasuna sustatzera eta hedatzera bideratutako laguntza-programa arautzen duen agindu horren 8. artikuluarekin bat, programan iragarritako laguntzak emateko 2016ko ekitaldiko deialdia egin behar da, eta horretarako eman beharreko arauak eman.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 8. artikuluan ezarritako eskumena erabilita, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen xedea da deialdia egitea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuaren 2015eko irailaren 30eko Aginduan xedatutako laguntzetarako, 2016ko ekitaldirako, hain zuzen ere ezagutza, berrikuntza eta merkataritza-lehiakortasuna sustatzera eta hedatzera bideratutako laguntzetarako.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Deialdiko laguntzak finantzatzeko, 250.000 euro jarriko dira.

Deialdi honi lotuta emango diren diru-laguntzen zenbateko osoa ez da izango artikulu honetan finkatutako diru-kopurutik gorakoa, edo, indarrean dagoen legeriari jarraituz, kredituen arteko loturarik edo aurrekontu-aldaketarik badago, lehengoa eguneratuta sortutako diru-kopurutik gorakoa. Horrenbestez, diru-kopuru hori agortutakoan, ezin izango da diru-laguntza gehiago eman; beraz, hortik aurrera, baliorik gabe geratuko da ebazpen hau. Egoera horietako bat izanez gero, haren berri jakinaraziko da Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen ebazpen baten bidez.

3. artikulua.– Eskabideak aurkezteko baldintzak, lekua eta epea.

1.– Laguntzak eskuratzeko, programa arautzen duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 30eko Aginduaren 3. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte enpresa eskatzaileek.

2.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 30eko Aginduaren 9. artikuluan xedatutakoarekin bat, eskabideak eta gainerako agiri osagarriak aurkezteko, bide telematikoak erabili daitezke, edo aurrez aurre aurkeztu Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren lurralde-ordezkaritzan –proiektua egingo den lurralde historiko hartan–, Eusko Jaurlaritzaren Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan (Zuzenean), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako tokietan.

Egoitza elektroniko honen bidez baino ezin izango dira eskabideak eskuratu eta bete: http://www.industria.ejgv.euskadi.net/p88a/p88aGestorServlet?PRESTACION=login&FUNCION=login&ACCION=login&RESPUESTA=ok&p88a.codlinea=div&verb1=true

3.– Eskabideak aurkezteko epea hau da: 2016ko otsailaren 18ko 09:00etatik 2016ko uztailaren 15eko 12:00etara.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak deialdi-ebazpen honek.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 10a.

Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

ITZIAR EPALZA URQUIAGA.


Azterketa dokumentala