23. zk., 2016ko otsailaren 4a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (230 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
520
AGINDUA, 2016ko urtarrilaren 15ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Astigarragako «Norberto Almandoz» Musika Eskola Pribatuari (Gipuzkoa) espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Astigarragako «Norberto Almandoz» Musika Eskola Pribatuak (Gipuzkoa) espezialitateak gehitzeko egindako baimen-eskaera aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak -musika-eskolak- sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– 2015-2016 ikasturtetik aurrera «Baxu elektrikoa» espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:
Kode-zenbakia: 20009317
Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua
Izen espezifikoa: «Norberto Almandoz»
Titularra: Asociación Escuela de Música Norberto Almandoz
Helbidea: Santio Zeharra kalea, 8
Udalerria: Astigarraga
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
● Mailak: 1.a, 2.a eta 3.a
● Adarrak:
– Kantua: bakarlaria eta korua.
– Instrumentu sinfonikoak: biolina, perkusioa, klarinetea, txirula, tronpeta, saxofoia eta biola.
– Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia, gitarra eta organoa.
– Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua, trikitia, alboka, panderua, dultzaina, txalaparta eta atabala.
– Zenbait joera: perkusioa, bateria eta baxu elektrikoa.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 15a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.