20. zk., 2016ko otsailaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (189 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
PASAIAKO UDALA
469
IRAGARKIA, Pasaiako zarataren mapa Onartzeari Buruzkoa.
Jendaurrean agerian egoteko epea agortu da, eta ez da alegaziorik aurkeztu.
Aurrez, Hirigintzako AOTk ebazpen-proposamena eman du, 2016ko urtarrilaren 19an.
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Pasaiako udalerriko zarata-mapa onartzea.
Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea.
Administrazio-bidea agortzen duen erabaki honen aurka errekurtsoa jar daiteke, Donostiako Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen arabera, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epearen barruan.
Bestela, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 52.1 artikuluak dioenaren arabera, interesdunak berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake goiburuan aipatutako organoan, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epean, eta beste hilabete baten barruan erabakiko da. Epe horretan amaieran erabakirik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsitzat joko da, eta administrazioarekiko auzibidea irekita geratuko da.
Interesdunak, halaber, komenigarria deritzon beste edozein errekurtso jartzeko aukera adu.
Pasaia, 2016ko urtarrilaren 19a.
ALKATEA.