Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2016ko otsailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
468

IRAGARKIA, 331/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. zenbakiko Epaitegiko Administrazioarekiko Auzien ZULUPean, Erizaintzako Teknikarien Sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtso bat aurkeztu du, zehazki, 331/2015 prozedura laburtuaren izapideen ondoriozkoa, 2015eko uztailaren 20ko Administrazio Kontseiluko Erabakiaren kontra, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak 2015eko maiatzaren 27an emandako 1135/2015 Ebazpenaren aurkako gorako errekurtsoa partzialki baiesten duenaren kontra. Izan ere, ebazpen horren bitartez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa eskuratzeko 2014an eta 2015ean deitutako hautapen-prozesuetan araubidezkoak ziren oinarri orokorrak onartu baitziren.

Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen 1998ko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluak xedatzen duena betez, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko.

Ezezagunak direnez Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoan interesa izan dezaketenak, iragarki hau argitaratzen da honako hau betetzeko: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluak dioena, Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko zenbait neurriri buruzko 2014ko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu duena.

Jakinarazpen hau indarrean egongo da Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 18a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala