Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2016ko otsailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
467

JAKINARAZPENA, jasotako osasun-zerbitzuengatik zor diren tasak kitatzeko dena.

Jakinarazpen hori ezin egin izan da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan zehaztutako eran; beraz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Ariel eta Prezio Publikoei buruzko Legeetan (maiatzaren 31ko 3/1990 Legean eta maiatzaren 29ko 13/1998 Legean) ezarritakoarekin bat etorriz, –espediente bakoitzerako indarrean daudenekin–, zera jakinarazten zaie ondorengo zerrendan agertzen diren zergadunei, jasotako osasun zerbitzuengatik Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari zor dizkioten tasak kitatu egin behar dituztela.

Horretarako, aipatutako zerrenda horretan bakoitzari dagokion diru zenbatekoa ingresatu beharko dute, modu hauetatik edozein erabilita:

a) Zenbatekoa esku-dirutan entregatuz Bizkaiko Osasun Lurralde Ordezkaritzan, Bilboko Errekalde Zumarkale 39-Aan dagoenean.

b) Diru zenbatekoa Osasun Saileko Lurralde Ordezkariak kutxabanken duen ES85.2095.0611.0132.3906.8030 kontuan ingresatzea edo transferentzia egitea. Adierazi behar da likidazioaren zenbakia.

c) 13/1998 Legearen 21. artikuluan zehazten diren gainontzeko erak.

Borondatez ordaintzeko epea:

1.– Jakinarazpen hau hilaren bata eta hamabostaren artean argitaratzen bada, borondatezko ordainketa egiteko epea hurrengo hilabeteko 5era arte edo bostaren ondorengo lehenengo egun baliodunera artekoa izango da.

2.– Jakinarazpen hau hilaren 16a eta azken egunaren artean argitaratzen bada, borondatezko ordainketa egiteko epea hurrengo hilabeteko 20ra arte edo hogeiaren ondorengo lehenengo egun baliodunera arte izango da.

Premiamenduagatiko gainordaina:

Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, premiamenduzko jardunbideari emango zaio hasiera zorrak kobratzeko; kasu horretan gainordaina % 20koa izango da.

Errekurtsoak:

Jakinarazten zaion kitapenarekin ados egon ezean, doakionak berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko dio kitapena egin zuen organoari. Jakinarazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hamabost egun baliodunekoa izango da horretarako epea.

Berraztertzeko errekurtsoari emandako ebazpenaren aurka edo, hori aurkezten ez bada, kitapenaren beraren aurka administrazioarekiko diru-erreklamazioa aurkeztu ahalko zaio Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegiari. Erreklamazio horri buruzko ebazpenak administrazio bidea amaitzen du, eta berau aurkezteko epea jakinarazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta hamabost egun baliodunekoa izango da.

Hori guztia, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Ediktu-jakinarazpen honek «dies a quo» moduan du eragina, epe-kontaketari dagokionez, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Bilbon 2016ko urtarrilaren 26an.

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

María JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.

I ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala