Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2016ko otsailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
466

IRAGARKIA, epatze-deia egiten diena Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. epaitegian izapidetzen ari den 281/2015 prozedura laburtuan interesdun izan daitezkeenei. Prozedura horretan administrazioarekiko auzi-errekurtsoa izapidetzen ari da, hain zuzen ere Segurtasun sailburuak eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak 2015eko maiatzaren 21ean emandako ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezestearen ondorioz jarritakoa.

Aurrekariak: Ebazpena, 2015eko martxoaren 27koa, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, zeinaren bidez onetsi eta jendaurrean jartzen baita lanpostuak betetzeko deialdia, merezimendu-lehiaketa orokorraren bidez betetzeko kategoria hauetako lanpostuak: oinarrizko eskalako agente eta agente lehen kategoriak eta ikuskapen-eskalako ofizialorde eta ofizial kategoriak, Ertzaintzan.

Errekurtsoak: ezin da errekurtsorik jarri.

Espedientea aztertzea: espedientea eskuragarri dago Segurtasun Saileko Giza Baliabideen Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe Bidea 18, Erandio, Bizkaia).

Espediente zk.: PCA-1096/2015-IV.

Aipatutako prozeduran interesa izan dezaketenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatzen duena betez; lege hori Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu du. Iragarki hau argitaratzen da, interesdun horiek aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatzeko aukera izan dezaten, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 20a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala