Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2016ko otsailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
464

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 650/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 650/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak, elkarren adostasunez hartuak.

Alderdi demandatzailea: Leyvi Dayana Martinez Santana.

Alderdi demandatua: Braulio Enrique Cabrera Peguero.

Gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko neurriak.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da; hona hemen testua hitzez hitz:

Nik, Sergio Piñan Suarezek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau:

Jakinarazten dut: epaitegi honetan, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 650/2015 (O) prozedura bideratu dela, zeinaren autoetan epaia eman baita elkarren adostasunez, 2015eko urriaren 21ean; interesdunak eskuragarri izango du epaiaren kopia bulego honetan.

Braulio Enrique Cabrera Peguero demandatuari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, ale bitan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, Fiskaltzak soilik aurkez dezakeela apelazio-errekurtsoa epai honen kontra, alaba adingabekoen alde egiteko.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko urtarrilaren 13a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala