20. zk., 2016ko otsailaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (238 KB - 7 orri.)
- EPUB (207 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
463
EBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 15ekoa, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinarekin formulatu egiten baita Leioako Hiri Antolamenduko Plan Bereziko 16B eremuaren aldaketa puntualari buruzko Ingurumen Txosten Estrategikoa, Leioako Udalaren eskariz.
AURREKARIAK
2015eko uztailaren 22an, Leioako Udalak honako hau izapidetzen hasteko eskatu zuen: Lamiako auzunean, Leioako Hiri Antolamenduko Plan Bereziko 16B eremuaren aldaketari buruzko ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua egiteko prozedura; betiere, bat etorriz Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legean xedatutakoarekin.
2015eko abuztuaren 25ean, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak Leioako Udalari eskatu zion zuzen zezala aurkeztutako eskabidea. 2015eko irailaren 16an, ingurumen-ebaluazio estrategikoaren prozedura hasitzat jotzen da, zeren Leioako Udalak bidali egin zuen eskatutako dokumentazio osagarria, zeina 21/2013 Legeko 29. artikuluan ezarritakoarekin bat datorren.
21/2013 Legearen 30. artikulua betez, 2015eko irailaren 28an, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak zenbait erakunderi eskatu zien ezen egin zitzatela egoki irizten zieten oharrak, zeintzuk oinarri izan zitezen honako honetarako: ingurumen-organo honek ingurumen-txosten estrategikoa egiteko. Zehazki, hauei egin zitzaien kontsulta: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kultura Ondarearen Zuzendaritza, Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza, Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Hirigintza eta Lurralde Politika Zuzendaritza, eta Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza, denak ere Eusko Jaurlaritzako erakundeak; Ingurumen Zuzendaritza Nagusia, eta Kultura Zuzendaritza Nagusia, biak Bizkaiko Foru Aldundikoak; URA-Uraren Euskal Agentzia; IHOBE, S.A. - Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa; Ekologistak Martxan-Bizkaia elkartea; eta Getxoko Udala.
Halaber, espedientean jasotzen den dokumentazioa eskuragarri ipini zen Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko webgunean, interesa zuen edonork ingurumen arloan egokitzat jotzen zituen oharrak egiteko.
Txosten hau egin den egunera arte, hainbat erantzun jaso dira, eduki honekin:
– Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Kultura Ondarearen Zuzendaritza: eremuari dagokion gunean ez dago kokaturik kultura aldetik interesgarri den elementurik. Kultura Ondarearen katalogoak berrikusten ari dira; beraz, baliteke detektatu gabeko elementuak egotea edo etorkizunean beste batzuk agertzea.
– Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaritza Nagusia: egiaztatu da ezen ez dagoela sailkatu edo inbentariatutako ondasun arkitektoniko edo arkeologikorik, txostenaren helburu den espazioan.
– IHOBE: kutsagarriak izan litezkeen jarduerak eduki dituzten partzelak badirela egiaztatu da; eta, beraz, arriskugarriak izan daitezke etorkizuneko erabiltzaileentzako eta ingurumenarentzako. Alde horietan garatu nahi den edozein proiekturen aurrean, lurzoruren kalitateari buruzko ikerketa bat egin beharko da, baldin eta agertzen bada honako hauetakoren bat: ekainaren 25eko 4ko 4/2015 Legearen, lurzorua ez kutsatzeko edo kutsatutakoa garbitzekoaren, 23. artikuluan zehaztu zirkunstantziak.
Eraginpeko izanik erabakirik eman ez duten administrazioen eskumenak eta planaren ondoriozko efektu aurreikusteko modukoak kontrastatu dira, eta jasotako txostenak aztertu direlarik, ingurumen-organo honek uste du badituela Ingurumen Txosten Estrategikoa egiteko aski juzku-elementu; eta, horrenbestez, ez da beharrezko 21/2013 Legeko 30.2 artikuluan ezarritako txosten-eskakizunari erantzutea.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legeko 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, haren helburua da: ingurumenean ondorio esanguratsuak izan ditzaketen plan, programa eta proiektuen ingurumen-ebaluazioa arautuko duten oinarriak ezartzea; horrela, ingurumenaren babes-maila handia bermatuko baita, garapen jasangarria sustatzearren.
Halaber, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 42. artikuluaren arabera, ingurumen-inpaktuen ebaluazioek, besteak beste, honako hau bermatu beharko dute egokiro: planifikazio-prozesuaren lehen faseetan, jasotzea: jardueretikako eragin metatzaile eta sinergikoak kontuan izanik ingurumenean sortzen diren eraginei buruzko azterlana, betiere alternatiba egokienak hautatzearren.
21/2013 Legearen 6. artikuluan xedatutakoa betez, ingurumen-ebaluazio estrategiko arrunta behar dute herri-administrazio batek eratu edo onartutako plan eta programek nahiz horien aldaketek, betiere eraketa edo onarpen hori legezko edo arauzko xedapen batek eskatzen badu edo autonomia-erkidego bateko Gobernu Kontseiluak edo Ministroen Kontseiluak hala erabakitzen badu, artikulu horretan ezarritako betekizunetako bat betetzen dutelarik. Halaber, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen arabera, ingurumen-ebaluazioa behar dute arauaren IA Eranskinean jasotako plan eta programek. Horrenbestez, ingurumen-ebaluaziori dagokionez indarrean dagoen legedia aplikatuz, Leioako Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak ingurumen-ebaluazio arrunta beharko luke.
Bestalde, 21/2013 Legearen 5.2.f) artikuluan aldaketa txikiarentzat ezarritako definizioa ikusirik, Lamiako auzunean, Leioako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko 16B eremuren egindako aldaketa puntuala 21/2013 Legearen 6.2a) artikuluan jasotzat ematen da. Artikulu horretan ezartzen denez, 6. artikuluko 1. paragrafoan aipaturiko plan eta programetako aldaketa txikiek ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.
Planaren ingurumen-ebaluazioaren espedienteko txostenak eta dokumentazio teknikoa aztertuta, eta hasierako dokumentu estrategikoa zuzena dela eta indarreko araudian ezarritako alderdien araberakoa dela ikusirik, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak ingurumen-txosten estrategiko hau ematen du, hau da, plan-proposamenean ingurumen-arloko alderdiak sartzearen alde egiten duena eta plana aplikatzearen ondorio adierazgarrien aipamena jasotzen duena, baita sartu beharreko azken oharrak ere, soilik ingurumen arlokoak. Zuzendaritza hori eskumeneko organoa da Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legearen arabera, eta baita Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren arabera ere.
Ikusirik: 3/1998 Legea, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko Lege Orokorra; 21/2013 Legea, abenduaren 9koa, Ingurumen-ebaluazioari buruzkoa; 196/2013 Dekretua, apirilaren 9koa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzeko dena; eta 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa; bai eta gainerako arau aplikagarriak ere,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Leioako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko 16B eremuaren aldaketa puntualerako –Lamiako auzunean egindakorako– Ingurumen Txosten Estrategikoa formulatzea. Txosten hori Leioako Udalak eskatu du, eta eduki honekin ematen da:
1.– Leioako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntualak honako helburu hau du: 16B Ibaiondoko Eremuaren antolamendu berria, erabilera tertziarioak –batez ere, merkataritzako eta bulegoetarakoak– sartzeko.
Lursaila, 25.603 m2-ko azalerakoa, Leioa Udalerriko Lamiako auzunean kokaturik dago; batez ere izaera industrialeko hiri-bilbean integraturik dago. Guztiz urbanizatutako eremua da, eraikitako lau lursailarekin, zeintzuk, batez ere, erabilera industrialetarako erabiltzen diren (% 62); eta horien artean dira: ibilgailuak zaindu eta konpontzeko tailerrak; gainontzeko % 38a merkataritza eta bulegoetako erabileretarakoa da.
Sektorea aldatuz honako hauek egin nahi dira: erabilera industriala merkataritzarako erabilera bihurtzea, eraikigarritasuna handitzea eta lurpeko aparkaleku berriak egitea.
Antolamendu zehaztuan hiru eraikin planteatzen dira, bat lursaileko. Hiru eraikinetatik bi (1. eta 2. lursailak) S+PB+2 tipologiakoak izango dira, eta hirugarrena (3. lursaila) S+PB+3 tipologiakoa. 4. lursaila, jada kontsolidatua, INBISA erakinari dagokio, zeina S+PB+2 erakoa den.
ERABILERA. Proiektatutako hiru erakinetan, beheko solairuaren (BS) erabilera bereizgarria merkataritzarakoa da. 1. eta 3. lursailetako erakinetan gainontzeko solairuen erabilera bulegoetarakoa da. Lursail guztietarako sotoko aparkalekuak aurreikusten dira, eta, halaber, 2. lursaileko erakineko sestra-lerroaren gaineko bi solairuetarako.
BIDEAK. «L» erako bide bat sortzen da, zeina Gabriel Aresti kalean hasten den eta Amaia kalean amaitzen. Bide horren bitartez zonako lur gaineko aparkalekuetara iritsi daiteke, eta bai 1., 2. eta 3. lursailetako lurpeko aparkalekuetara ere. 2. lursaileko lehenengo eta bigaren solairuetan kokaturiko aparkalekurako sarbidea Amaia kaletik egiten dena da
APARKALEKUA. Gainazaleko aparkalekuetako plaza kopurua 107koa da; euretarik 60 hirugarren lursailean kokatzen dira, Gabriel Aresti kalearen aurrean; 35 bideari datxekiela kokatzen dira, eta 12 Amaia kalean, 1. eta 4. lursailen aurrez aurre.
Gorago zehaztu denez, lursail guztietarako proposatzen da sestra-lerroaren azpiko aparkaleku-erabilera; denak ere, plaza pribatuak. Aparkaleku-plaza pribatuak, kopuruari eta banaketari dagokienez, ondoko taulan zehazten dira:
(Ikus .PDF)
Hortaz, eremu honetarako guztira 647 aparkaleku-plaza planteatzen dira; euretarik 107 publikoak dira eta 540 pribatuak.
Planaren ingurumen-ebaluazioaren helburuak hauexek dira: etorkizunean jarduketa urbanistikoa exekutatzearen ondorioz ingurumenean izango diren eraginak kalkulatzea, eta eragin horiek ekidin, zuzendu edo konpentsatzeko beharrezkoak diren zehaztapenak sartzea.
2.– Ingurumen-txosten estrategiko honek aztertu egiten du ingurumen-dokumentu estrategikoaren edukia, ebazteko ia plana ingurumen-ebaluazio estrategiko arruntetik pasatu behar den ala ez; guztia ere, 21/2013 Legearen V. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.
2.1.– Planaren ezaugarriak, bereziki honako hauek kontuan hartuta:
a) Plana aldatzeak ez dakar honako markoa ezartzea: ingurumen-inpaktuaren ebaluaziotik legez pasa behar diren proiektuak etorkizunean baimentzeko dena. Baina, egoki denean, markoa da: sektorea garatzea ahalbidetuko duten etorkizuneko lizentzientzat.
b) Plana aldatzeak ez die eragiten beste plan edo programa batzuei. Ingurumen-dokumentu estrategikoak, beste plan eta programa batzuk aintzat hartuz, aztertzen ditu zehaztapenak, eta bateragarria dela ondorioztatzen da. Alabaina, ez du justifikatzen Bilbo Metropolitarraren Area Funtzionalaren LPPrekin bateragarria denik; beraz, Planak haren zehaztapenak errespetatu beharko ditu.
c) Ingurumen-kontsiderazioak integratzeko egokia da planaren aldaketa, nahiz bere ekarpena mugatua den, zeren eremua oso txikiari eragiten baitio.
Proposatutako aldaketaren bitartez integratu egin daitezke jasangarritasun-helburu estrategikoak, hala nola lurzoru berriak okupatzea edo erabileren bateragarritasuna. Kontsolidatutako hiri-bilbean kokatzen da jarduketa, eta horrek ez dakar lurzoru gehiago artifizializatzea; horrez gain, gauzatu nahi den erabilera tertziarioaren arabera, erabilera egokiagoa eta hobeagoa egingo da eremuaren alboko bizitegi-ingurunearekiko.
Aitzitik, ingurumen-dokumentu estrategikoak ez du egiten mugikortasun jasangarriari buruzko analisirik. 647 aparkaleku-plazako dotazioa aurreikusten du, eta horrek ez du laguntzen mugikortasunaren eragin eta kostu funtsezkoak txikitzen; kalkulatzen da ezen aparkaleku-dotazio horrek eguneko 4.400 bidaiatik gora sortuko lituzkeela, eta horrek hiri-ingurunean airearen kalitatea okertu egingo luke.
Arlo horretan, ingurumen-dokumentu estrategikoak ez du justifikatzen proposatutako aparkaleku-plazen dimentsionamendua; eta, bestalde, ez du aztertzen garraio publikorako edo/eta kotxe pribatuz besteko garraio batzuetako irisgarritasuna. Halaber, adierazi behar da ezen etorkizuneko aparkaleku-plazetarik % 83 pribatuak izango direla.
d) Planarekin lotutako ingurumen-arazo garrantzitsu batzuk.
Akuiferoaren zaurgarritasuna.
Azterlanean sartzen den eremuan bada alde bat, zaurgarritasun handikoen artean sailkatua dagoena, 4. lursailari eragiten diona; lursail horretan ez da aurreikusten jarduketarik burutzea. 1. lursailerako aurreikusten diren jarduketak planifikatu eta exekutatzeko, kontuan izan behar da gorago aipatu kontsiderazioa, zeren bata bestearen oso ondoan baitira lursail hori eta zaurgarritasun handiko aldea.
Kutsatuak egon daitezkeen lurzoruak.
Aldaketan sartzen den eremuan, kokatzen dira honako lursail hauek: Lurzorua kutsa dezaketen jarduerak edo instalazioak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioari buruzko irailaren 30eko 165/2008 Dekretuan jasotakoak, eta, halaber, dekretu hori eguneratzeko zirriborroan jasotakoak. Lursailen kodeak hauek dira: 48054-00004, 48054-00073, 48054-00077, 48054-00078, 48054-00079, 48054-00080, 48054-00081, 48054-00082, 48054-00083 eta 48054-00095.
Lurzoru kutsatua prebenitzeko eta zuzentzeko ekainaren 25eko 4/2015eko Legeko 23.1.d) artikuluarekin bat etorriz, lurzoruaren kalitateari buruzko deklarazioa egin behar da, baldin eta lurzoruaren erabilera aldaketa bat egiten bada, eta, betiere, lurzoru horretan kutsagarria izan daitekeen jarduera edo instalaziorik bada edo izan bada.
Kontuan izanik: HAPOko aldaketan jasotako antolamendu zehaztua, salbuespen gisa eta eremuaren ezaugarriak direla-eta, ez dela garatuko Hirigintzako Jarduketa Programaren edo birpartzelazio- eta -urbanizazio-proiektuen bidez, ezpada lursail bakoitzean modu independentean, noiz eta egun garatzen diren jarduerak gelditzen diren; bada, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak honek kontsideratzen du ezen, 16 B Eremuari dagokionez, ez dagoela eragozpenik Leioako HAPOren aldaketa onar dadin; betiere, honako baldintza hau betez gero: lurzoruaren kalitateari buruzko deklarazio egokia edukitzea; zehazki, aipatu eremua konfiguratzen duten lursailetariko bakoitzean, erabilera berriaren ezarpena gaitzeko obrak burutu baino lehen lortutakoa.
Alde horietan garatu nahi den edozein proiekturen aurrean, lurzoruren kalitateari buruzko ikerketa bat egin beharko da, baldin eta agertzen bada honako hauetakoren bat: 4/2015 Legeko 23. artikuluan zehaztu zirkunstantziak.
Lurzoruaren kalitateari buruzko ikerketak, eta berreskurapen-neurrien diseinua eta exekuzioa honelako erakunde hauek egin beharko dituzte: urriaren 10eko 199/2006 Dekretuaren arabera akreditatutakoak. Dekretu horrek, batetik, lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen du, eta, bestetik, erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten ditu.
Inpaktu akustikoa.
Dagoen trafikoaren ondorioz eta Bilboko Metroko linearen eragina dela-eta, eremuaren egungo egoera akustikotik ondoriozta daiteke: erabilera tertziariorako kalitate akustikoaren helburuak ez direla betetzen, betiere, eremuaren ekialdeko ertzean kokaturiko 3.2 lursailean, kanpoko espazioan, terrenoaren gainetiko 2 metroko garaieran.
Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 3.d) artikuluak ezartzen duen definizioarekin –etorkizuneko garapenari buruzkoarekin– bat etorriz, eta dekretu horretako 36. artikulua aplikatuz, ezin izango dira exekutatu etorkizuneko garapen urbanistikoak, honako eremuetan: kanpoko ingurumarian kalitate akustikoaren helburuak betetzen ez direnetan, hargatik eragotzi gabe 43. eta 45. artikuluetan ezarritakoa.
Inpaktu Akustikoari buruzko Azterlanean definitzen dira honako neurriak: 2013/2012 Dekretuko 31. artikuluan zehaztu kalitate akustikorako helburuak lortzeko direnak; guztiarekin ere, eremu akustikoetako kanpoko ingurua babestekotan.
– Aparkalekuaren eremua babesteko propietate akustikoak dituen horma bat instalatuz konponduko da 3.2 lursailean deskribatutako afektazioa. Hartarako, 2,2 metroko garaiera eta 77 metro luzera dituen horma akustiko bat diseinatzen da, zeinak partzialki inguratuko baitu aparkalekua.
– Garatuko diren jarduera berriek ondoko balioak bete beharko dituzte, ingurunean: 55 LKegunez, LtKarratsaldez eta 45 LKgauez, zeintzuk dagozkien lurraldeko honako sektorei/eremuei: nagusiki bizitegi-erabileratako lurzorua dutenei.
Jarduera berriek bete behar duten inmisio-muga maximoa (LAmax) –kontuan izanik jardueren hartzaile urrekoa bizitegi-sektorea dela– hauxe da: 85 dBA
– 16B eremua garatzeari lotutako zarata-foku berriei dagokienez, honako neurri hauek ezartzen dira, alboko etxebizitzetan eskatutako balioak bete daitezen:
– Garatuko diren barneko bideetan abiadura-muga hauxe izango da: 30 km/h.
– Galarazi egiten da: Amia kaleko eraikinen aurrez aurreko eraikuntza berrietako fatxadetan instalazio-guneak kokatzea.
Instalazioei lotutako zarata-foku etorkizunekoen potentziak eta kokapenak baldintzatu egingo dute lizentziak ematearena, eta alderdi hori kontuan izan behar da proiektuak erredaktatzerakoan.
e) Era berean, plana egokitzat jotzen da ingurumen-arloko erkidego- edo nazio-mailako legedia txertatzeko.
2.2.– Eraginen ezaugarriei eta ziurrenik eragingo zaion eremuari dagokienez, aldaketaren eremuan ez dago espazio natural adierazgarririk, ezta ingurumenari dagokionez balio handiko elementurik ere.
Sortuko diren ingurumen-eraginak, aurrez ikusteko modukoak, loturik izango dira urbanizazio berriaren exekuzio-faseari, batez ere.
Ondoren zehazten dira inpaktuak sortzen dituzten jarduketak:
– Lehendik diren erakinak eraistea.
– Lur-indusketak eta lur-mugimenduak.
– Sotoak eta urbanizazioak egikaritzea, eta erakin berriak altxatzea.
Jarduera komertziala eta bulegoetarakoa sortzea.
Obren faseko inpaktu adierazgarrienak honako hauek dira: hauts-partikulen emisioa, eta, kutsatuta izan daitezkeen lurzoruen ondorioz kutsatzaileak barreiatzea. Guzti horien eraginak arintzeko, ingurumen-dokumentu estrategikoan neurri zuzentzaileak ezartzen dira, obra zaintzeko planarekin batera proiektuan sartuko direnak.
Egin beharreko lur-mugimenduetarako, ezinbestekoa izango da organo honek aurrez onartzea hondeaketa-plan selektibo bat, lurzoruaren kalitateari buruzko deklarazioa egiteko prozedura egokiaren barruan.
Aurrekoaz gain, hondeatutako materialei dagokienez, neurri hauek hartuko dira:
– Hondeatu beharreko material guztiak hondakin gisa karakterizatu beharko dira, bi helbururekin: egon daitekeen kutsaduraren ondorioak prebenitzea, eta material horiek behar bezala kudeatzeko bideak zehaztea. Materialen bereizte egokia kontuan hartuko da, kutsadura desberdinei lotutako geruzak nahas ez daitezen.
– Materialak hondakindegietan biltzea badago aurreikusita, karakterizazioa hauxe izango da: Hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda hondakinak ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuan ezarritakoa. Oro har, lagin baten azterketa egin beharko da. Laginak hondakindegian kudeatu beharreko soberakinen 500 m3 bakoitzeko 10 azpilagin izango ditu gutxienez, baina hori aldatu ahal izango da espero daitekeen kutsaduraren heterogenoetasunaren eta homogeneotasunaren arabera. Hartara, lagin konposatu bakoitzaren erreferentziazko bolumena 500 m3-tik gorakoa izan ahal izango da, afektazio homogeneoa aurreikusten bada, eta 500 m3-tik beherakoa, afektazio heterogeneoa aurreikusiz gero.
– Kutsatzaileak detektatu zaizkien materialak ebakuatu baino lehen, materialentzat aurreikusitako norako zehatzari buruzko informazioa bidali behar zaio ingurumen-organo honi, berariaz baimendutako kudeatzaileak emandako tratamendu-kontratu egokiaren kopiarekin batera.
Bestalde, jarduera komertzialak eta bulegoetarakoak ezarri eta martxan ipintzeko fasean, inpaktu adierazgarrienak honako hauek izango dira: zonako ibilgailu-trafikoak eta jarduera komertzialak sortutako kutsatzaile-emisioa eta zarata. Aipatutakoak arintzeko, Inpaktu Akustikoari buruzko Azterlanak baldintzak ezartzen ditu etorkizuneko jarduerekiko eta zarata-foku berriekiko.
Prebentzio-neurri egokiak aplikatzearekin ez dira aurreikusten ingurumenaren gaineko eragin kaltegarriak –aldaketa urbanistikoak aurreikusi jarduketen ondoriozkoak–; betiere, afektazio-eremuan egikaritzen diren jarduerak eta jarduketak honela burutzen badira: osasun eta segurtasunari, ingurumenari, kutsadura akustikoari eta beste zer batzuei buruz indarrean den araudiarekin bat etorriz.
Bigarrena.– Adieraztea ezen, Leioako Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko 16B eremuaren aldaketa puntualak –goragoko puntuan ezarrita dagoen legez– ez duela eragin adierazgarrik sortzen ingurumenean.
Hirugarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Leioako Udalari.
Laugarrena.– Ebazpen hau eman eta bidaltzea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 15a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.