Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2016ko otsailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
461

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 29koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, 2015-2016ko epealdian EAEko saltoki handietan errotulazio aldakorra euskarara itzultzeko eta langileak euskaraz trebatzeko deialdiari dagozkion diru-laguntzak esleitzen dituena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko azaroaren 11ko Aginduarekin bat, zeinaren bidez arautu baitziren EAEko saltoki handietan errotulazio aldakorra euskarara itzultzeko eta langileak euskaraz trebatzeko diru-laguntzak (2015eko azaroaren 13ko EHAA, 217. zk.), eta, aldi berean, Balorazio Batzordeak eginiko proposamena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Diruz laguntzea goian adierazitako aginduan finkatutako baldintzak bete eta, aldi berean, 50 puntu edo gehiago lortu duten egitasmoak (I. eranskina).

2. artikulua.– Erakunde interesdunei ebazpen honen berri ematea.

3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok jakin dezan.

4. artikulua.– Erakunde eskatzaileren bat emandako ebazpenarekin ados ez badago, eta errekurtsorik aurkeztu nahi badu, gorako errekurtsoa aurkez diezaioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gazteiz, 2015eko abenduaren 29a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

PATXI XABIER BAZTARRICA GALPARSORO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala