20. zk., 2016ko otsailaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (202 KB - 6 orri.)
- EPUB (268 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
460
EBAZPENA, 2015eko azaroaren 6koa, Hezkuntza sailburuordearena, unibertsitate aurreko irakasmailetarako euskarazko ikasmaterial digitalak egiteko laguntzak erabakitzen dituena (EIMA 2.0).
Euskarazko ikasmaterial digitaletarako laguntza-bideetara dei egin zuen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak 2015eko uztailaren 22ko Aginduaz (2015eko abuztuaren 31ko EHAAn). Hori dela eta, Ebazpen-batzordearen proposamenez honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– 2015eko uztailaren 22ko Aginduan adierazitako prozedurari jarraituz, guztira banatzeko dauden 200.000 euroko diru-partidatik Ebazpen honen I. eranskinean agertzen diren diru-laguntzak esleitzea.
Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei diru-laguntzarik ez ematea. Diru-laguntzarik ez ematearen arrazoia honakoa da: Proiektuaren Egitura, Edukiaren Egokitasuna, Demoa edota Aurrekontua ataletan gutxieneko maila lortu ez izana, laguntza-deialdiaren 16.2 artikuluan adierazitakoaren arabera.
Hirugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei diru-laguntzarik ez ematea. Diru-laguntzarik ez ematearen arrazoia, kasu honetan, ondokoa da: diru-partida agortu duen proiektuak baino puntuazio txikiagoa du proiektu horrek eta, beraz, laguntzarik gabe geratu da, laguntza-deialdiaren 16.1 artikuluan adierazitakoaren arabera.
Laugarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean aipatzen diren ikasmaterialei diru-laguntzarik ez ematea. Diru-laguntzarik ez ematearen arrazoia honakoa da: ez ditu betetzen deialdiak 4. artikuluan jarritako baldintzak.
Bosgarrena.– Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hamabost egun naturaleko epea izango du diru-laguntza esleitu zaion produktore bakoitzak bere produkzioa egingo duen ala ez ziurtatu eta lan-egutegia aurkezteko. Ziurtapen hau egiten ez badu, diru-laguntzari uko egiten diola ulertuko da.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ebazpen hau banan-banan jakinaraziko zaio laguntza-eskatzaile bakoitzari eta ondoren EHAAn argitaratuko da.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa egin dezakete interesatuek, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren aurrean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epean.
AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
Ebazpen honetako euskal eta erdal idazkien artean interpretazio-auzirik sortuko balitz, jatorrizkoa euskaraz idatzitakoa dela kontuan izanik hura hartuko da korapiloa askatzeko gidari.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 6a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.