Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

20. zk., 2016ko otsailaren 1a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
458

9/2016 DEKRETUA, urtarrilaren 26koa, Vitoria-Gasteizen «Zabalgana» Bigarren Hezkuntzako Institutua sortzen duena.

Vitoria-Gasteiz hazten ari da. Ondorioz, auzo berriak sortzen dira eta biztanleak auzo horietara joaten dira bizitzera. Beraz, ikastetxe gehiago sortu behar da, inguru horietan bizi diren herritarren hezkuntza-premiei erantzuteko.

Ikastetxeak sortzea, kentzea eta aldatzea hezkuntza-administrazioei dagokie, Hezkuntza eskubidea arautzen duen urriaren 3ko 8/1985 Lege Organikoak eta Euskal Eskola Publikoari buruzko otsailaren 19ko 1/1993 Legeak xedatutakoari jarraikiz.

Horregatik, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2016ko urtarrilaren 26an egindako bilkuran, aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Vitoria-Gasteizen Bigarren Hezkuntzako Institutu hau sortzea: IES Zabalgana BHI, (kodea 01600099, eta EHAAko kodea 010513).

2. artikulua.– Ikastetxe hori 2016ko uztailaren 1ean jarriko da abian.

3. artikulua.– Ikastetxe horretako lanpostuak Bigarren Hezkuntzako iralasleen kidegoko 2016-2017ko ikasturteko lanpostuen zerrendetan argitaratuko dira.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau indarrean jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko urtarrilaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala