Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2016ko urtarrilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
222

IRAGARKIA, Ogasun eta Finantza Saileko Zerbitzu zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorraren eraikinaren klimatizaziorako uraren hozte sistema baten hornidura eta instalazioa, baita makina-gelaren egokitzapena bertan kokatzeko kontratuaren lizitazioaren deialdia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: KM/2016/021.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: klimatizaziorako uraren hozte sistema baten hornidura eta instalazioa, baita makina-gelaren egokitzapena bertan kokatzeko.

c) Loteen araberako banaketa eta kopurua: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

330.578,51 euro, BEZik gabe (400.000 euro, BEZa barne).

5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia kalea 1 (Lakua). M eraikina, 3. solairua.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: administrazio-klausula berezien agiriaren arabera.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko otsailaren 16ko 13:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula berezien agirian eskatutakoa.

c) Aurkezteko tokia: ikus 1.a) puntua.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula berezien agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak:

Eskaintza ekonomikoa: 50 puntu.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak:

Plegu teknikoaren 5. atalean azaltzen den 24 ordutako ziklorako, instalakuntzaren errendimendu orokorra: 50 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizio baten araberako haztapena eskatzen duten irizpideekin lotuta dagoen irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2016ko otsailaren 23ko 12:00ak.

b) Irekitze ekonomikoa: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2016ko martxoaren 10eko 12:00ak.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa biltzen duen edo agiriak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2015eko abenduaren 29a.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 29a.

Zerbitzu zuzendaria,

ANE URKIOLA ALUSTIZA.


Azterketa dokumentala