11. zk., 2016ko urtarrilaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (173 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
219
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 616/2015 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 616/2015 behin betiko neurriak aldatzekoa.
Demandatzailea: Juan Luis Verao Fernandez.
Abokatua.
Prokuradorea: Maria Teresa de la Cruz Martinez.
Demandatua: Maria Gemma Ortiz De Lazcan Aparicio.
Gaia: behin betiko neurriak aldatzea.
Judizio horretan, epaia eman da 2015-12-03an. Hona hemen epaitza:
626/2015 Epaia 616//2015 prozeduran eman zen, 2015eko otsailaren 18an. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da, honako hauen artean: batetik, demandatzaile gisa, Juan Luis Verao Fernández –de la Cruz andrea prokuradore duela–, eta, bestetik, demandatu gisa, Gema Ortiz De Lazcano Aparicio andrea (auzi-ihesean eta ordezkari prozesalik gabe); Fiskaltzak ere parte hartu du. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.
Gema Ortiz De Lazcano Aparicio demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 3a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.