11. zk., 2016ko urtarrilaren 19a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (187 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
218
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 359/2014 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak (359/2014).
Demandatzailea: Agnes Abena Oppong Kyekyeku.
Abokatua: Virginia Benes Prado.
Prokuradorea: Oscar Escaño Elorza.
Demandatua: Christian Sampare Anima.
Gaia: guraso eta seme-alaben arteko harremanak.
Judizio horretan, epaia eman da 2015-10-13an. Hona hemen epaitza:
514/1205 Epaia 359/2014 prozeduran eman zen, 2015eko urriaren 13an. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian bideratu da, honako hauen artean: batetik, demandatzaile gisa, Agnes Abena Oppong Kyekyeku –Escaño prokuradore duela–, eta, bestetik, demandatu gisa, Christian Sampare Anima jauna (auzi-ihesean eta ordezkari prozesalik gabe); Fiskaltzak ere parte hartu du. Epai horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, 20 eguneko epean.
Christian Sampare Anima demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 3a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.