Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2016ko urtarrilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
210

EDIKTUA, usukapioaren gainean bideratutako 324/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 324/2014 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Francisco Arregui Urcelay.

Alderdi demandatua: Benita Arrazola Urcelay andrearen jaraunspen jasogabea.

Gaia: usukapioa.

Aipatu judizioan epaia eman da, eta epaitzak honako hau dio, hitzez hitz:

106/2015 EPAIA

Epailea: Marta Lucía Moratinos Vielva andrea.

Lekua: Bergara (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamabosteko abenduaren hamabosta.

EPAITZA

Baiesten dut José Ignacio Otermin Garmendia epaitegietako prokuradoreak Francisco Arregi Urcelay jaunaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Benita Arrazola Urcelay andrearen jaraunspen jasogabearen aurkakoa. Horrenbestez, deklaratzen dut Francisco Arregi Urcelay jaunak honako jabetza hau eskuratu duela usukapio bidez: «Zoroandieta baserriaren erdi zatiezina» eta haren eranskinak. Oñatiko Uribarri auzoaren goialdean dago, Arantzazuko Andre Mariaren Santutegitik gertu. Hogeita hamabi zenbakia du; lehenago, ehun eta hogeita hamabia zeukan, eta geroago, hemeretzia izan zuen. Eraikinak beheko solairua eta ganbara dauka, eta azalera ehun eta hogeita hamabi metro koadrokoa da.

Mugakideak: hegoaldean, baserriaren frankiak; iparraldean, Pedro Elorza jaunaren jabetzeko etxea; ekialdean, gurdibidea eta, mendebaldean, jabetze bereko lursailak. Baserri horrek ehun urte baino gehiago ditu.

Eranskinak hauek dira:

a) Patio edo frankia, gurdibidearen perimetroan dagoena, eta baserriaren beste zenbait eranskin. Azalera: hogeita hamazazpi zentiarea.

b) «Etxeazpia» etxaldea. Azalera: hirurogeita hamasei area eta hogeita hamazazpi zentiarea.

Mugakideak: iparralde eta hegoaldean, aipatu Elorza jaunaren beste jabego batzuk; ekialdean, deskribatutako etxearen zati bat, Elorza jaunaren etxea eta gurdibidea eta, mendebaldean, baserri honetako lursailak eta gaztainondoak.

c) Belar-baratza, gurdibidearen goialdean dagoena. Mugakideak: iparralde eta ekialdean, aipatu Elorza jaunaren jabegoak; hegoaldean, eranskin honetako etxaldea eta, mendebaldean, lehenago aipatutako gurdibidea. Azalera: hiru area eta hogeita hamabi zentiarea.

d) «Etxeburua» etxaldea. Mugakideak: iparraldean, Elorzaren jabegoa eta etxalde honetako baratzak; ekialdean, Arrola baserria eta, hegoaldean, eranskin honetako etxaldea. Azalera: hogeita hamabost area eta hirurogeita hamazazpi zentiarea.

e) «Etxeburua» belardia. Mugakideak: iparraldean, aurreko idatzi-zatian deskribatutako etxaldea; ekialdean, Arrola baserria eta bi area eta hirurogeita zortzi zentiarea.

f) «Zapiarbe» belardia. Mugakideak: iparralde eta ekialdean, aipatu Elorza jaunaren jabegoa; hegoaldean, Usako errota eta, mendebaldean, gurdibidea. Azalera: zazpi area eta hogeita zortzi zentiarea.

g) «Zapiarbe» pagadia: hamaika pago dituena; egun, landu gabe dago. Mugakideak: Arrola baserria, pagadiaren alde guztietan. Azalera: lau area eta hirurogeita bost zentiarea.

h) «Artegi-Burua» pagadia, hogeita bi pago eta zortzi haritz dituena; egun, irasaila. Mugakideak:

iparralde eta ekialdean, Unaiña baserriaren lursailak; mendebaldean, baserri honen beraren lursailak eta gurdibidea eta, hegoaldean, Arrola baserriaren lursailak. Azalera: ehun eta lau area eta hirurogeita hamasei zentiarea.

i) Errotalde lursaila: gaztainondoak, hiru intxaurrondo eta berrogeita hamalau pago ditu; egun, otadia. Mugakideak: iparralde eta hegoaldean, aipatu Elorza jaunaren lursailak; ekialdean, gurdibidea eta, mendebaldean, ibaiaren ibilgua eta frankia eta Arantzazuko errota; hain zuzen ere, errota horretako lursailean dago bide-zortasuna edo gurdibidea. Azalera: berrogeita bi area.

j) «Iguitegui» mendia: hiru intxaurrondo, hiru pago eta hiru haritz ditu; gainerakoak, Arrola baserriko gaztainondoak dira; egun, otadia. Mugakideak: hegoalde eta ekialdean, gurdibidea; mendebaldean, Arantzazu ibaia eta, iparraldean, Pedro Elorza jaunaren lursailak. Azalera: hirurogeita sei area.

k) «Bidebitarte» etxaldea, hiru gereziondo-sail dituena. Mugakideak: hegoaldean, Elorzaren lursailak eta, iparralde, ekialde eta mendebaldean, gurdibidea. Azalera: bederatzi area eta berrogeita hamalau zentiarea; belardiak, berriz, area bat eta hogeita hamabi zentiarea ditu. Jabetza Erregistroaren ziurtagiria ere aurkeztu da. Egun, jabetza Benita Arrazola Urcelay andrearen izenean dago inskribatuta Jabetza Erregistroan.

Prozeduraren kostuak alderdi demandatuak ordaindu beharko ditu.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo bizilekua edo egoitza ezezaguna denez, ediktu hau EHAAn argitaratzea erabaki du epaileak, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bergara (Gipuzkoa), 2015eko abenduaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala