Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2016ko urtarrilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
207

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2015eko abenduaren 23koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, enpresen I+G Hazitek programa 2016ko ekitaldirako arautzen eta deitzen duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzera bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Horrelako hutsak aurkitu dira Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko abenduaren 23ko Aginduan, zeinaren bidez enpresen I+G Hazitek programaren 2016ko ekitaldiko arauak ezarri eta horretarako deialdia egiten baita. Agindu hori 2016ko urtarrilaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (7. zenbakia). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

1.– Xedapen Gehigarria ezabatzen da. Xedapen horrek aginduaren aurretiko izapidetzea aipatzen du.

2.– Azken Xedapenetatik Lehenean, honela dio:

«Oinarriek prozedurari dagokionez aurreikusten ez dituzten kasuetan, urriaren 1eko 40/2015 Legea –sektore publikoaren araubide juridikoari buruzkoa– ezarriko da.»

Baina honela esan behar du:

«Prozeduraren arloan agindu honetan aurreikusi gabekoari dagokionez, aplikagarria izango da azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena.»


Azterketa dokumentala