Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

11. zk., 2016ko urtarrilaren 19a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
202

6/2016 EBAZPENA, urtarrilaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Juan Manuel Sanzo Ollacarizketa jauna Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari izendatzen baita.

Aztertu dugu Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori zuzendaritza nagusi honen abenduaren 1eko 1880/2015 Ebazpenaren bitartez argitaratu zen, 2015eko abenduaren 10eko EHAAn (235. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita euren baldintza profesionalak <<curriculum vitae>>-n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Juan Manuel Sanzo Ollacarizketa jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Juan Manuel Sanzo Ollacarizketa jauna izendatzea Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko Medikuntza Arloko Asistentzia Koordinatzeko zuzendari.

Bigarrena.– Izendapen honek 2016ko urtarrilaren 7tik aurrera izango ditu ekonomia eta administrazio ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


Azterketa dokumentala