10. zk., 2016ko urtarrilaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
190
IRAGARKIA, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren itzulketa-prozeduraren hasiera jakinarazten duena.
2015eko azaroaren 30ean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak erabaki du itzulketa-prozedura hastea, Eusko Jaurlaritzaren Lanerako Laguntzak arautzen dituen abenduaren 23ko 329/2003 Dekretuaren 64. eta 65. artikuluetan jasotakoaren arabera (III. kapitulua – Plantillak berritzeko laguntzak–, 1. sekzioa –Txanda-kontraturako laguntzak–), aipatutako dekretuaren 18. artikuluan ezarritako dokumentazioa ez aurkezteagatik.
Aipatu itzulketa-prozeduraren hasiera jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).
Interesdunak 15 egun balioduneko epea du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, eskubidez komeni zaiona aurkeztu edo alegatzeko, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Lan Aktibazioko Zuzendaritzan (Jose Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz - PK: 01009), hala zuzenean, nola Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide baliatuta. Hala egin ezean, prozedurari bukaera emango zaio ebazpen baten bidez eta, ebazpen horretan baiesten bada ez-betetzea egon dela, jasotako kopuruak itzultzeko betebeharra ezarri ahal izango da.
Interesdunak eskuragarri du aipatutako prozeduraren hasieraren testu osoa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Nagusietan (Jose Atxotegi kalea 1, Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 21a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.