Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2016ko urtarrilaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
187

IRAGARKIA, ingurumenean eragina izan dezaketen gorabehera edota larrialdi-abisuak zein halakoetan sortutako hondakinak kudeatzeko zerbitzu-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: 018SV /2015).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 018SV/2015.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: ingurumenean eragina izan dezaketen gorabehera edota larrialdi-abisuak zein halakoetan sortutako hondakinak kudeatzea.

b) Multzotan zatitzea: bai (2 lote).

1. lotea: aste bakoitiak: kontratuaren iraupenaren 26 aste bakoitiak.

2. lotea: aste bikoitiak: kontratuaren iraupenaren 26 aste bikoitiak.

c) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: esleipendunaren egoitzan eta gorabeherak edo istripuak gertatzen diren tokietan egingo da lan, eta Ingurumen eta Lurralde Politika Sailean entregatu.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: esleitzeko zenbait irizpide daude.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: ehun eta hirurogeita bost mila berrehun eta laurogeita bederatzi euro eta hogeita sei zentimo (165.289,26) gehi hogeita hamalau mila zazpiehun eta hamar euro eta hirurogeita hamalau zentimo (34.710,74), BEZarenak. Beraz, guztira, berrehun mila (200.00) euro, 2 lotetan banaturik:

– 1. lotea: laurogeita bi mila seiehun eta berrogeita lau euro eta hirurogeita hiru zentimo (82.644,63), gehi hamazazpi mila hirurehun eta berrogeita hamabost euro eta hogeita hamazazpi zentimo (17.355,37); beraz, guztira, ehun mila (100.000) euro.

– 2. lotea: laurogeita bi mila seiehun eta berrogeita lau euro eta hirurogeita hiru zentimo (82.644,63), gehi hamazazpi mila hirurehun eta berrogeita hamabost euro eta hogeita hamazazpi zentimo (17.355,37), beraz, guztira, ehun mila (100.000) euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2015eko azaroaren 23a.

b) Esleipenduna:

– 1. lotea: FCC ámbito, S.A.

– 2. lotea: Iragaz Watin, S.A.

c) Esleipenaren zenbatekoa:

– 1. lotea: esleipen-ebazpenean zehaztutako unitateko prezioak. Aurrekontuaren gehieneko zenbatekoa hau da: laurogeita bi mila seiehun eta berrogeita lau euro eta hirurogeita hiru zentimo (82.644,63), gehi hamazazpi mila hirurehun eta berrogeita hamabost euro eta hogeita hamazazpi zentimo (17.355,37); beraz, guztira, ehun mila (100.000) euro.

– 2. lotea: esleipen-ebazpenean zehaztutako unitateko prezioak. Aurrekontuaren gehieneko zenbatekoa hau da: laurogeita bi mila seiehun eta berrogeita lau euro eta hirurogeita hiru zentimo (82.644,63), gehi hamazazpi mila hirurehun eta berrogeita hamabost euro eta hogeita hamazazpi zentimo (17.355,37); beraz, guztira, ehun mila (100.000) euro.

6.– Formalizazioa:

a) Eguna: 2015eko abenduaren 15a.

b) Kontratista:

– 1. lotea: FCC ámbito, S.A.

– 2. lotea: Iragaz Watin, S.A.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 11.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala