Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2016ko urtarrilaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BALMASEDAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
179

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 10/2013 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Balmasedako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 10/2013 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Anteman S.L.

Abokatua: Antonio Valero Fernandez.

Prokuradorea: Elena Ruiz Martínez.

Demandatua: INVASC & TEL S.L.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, 2015-11-27an. Hau diote idazpuruak eta epaitzak:

107/2015 EPAIA

Epailea: Tania Fernandez Suarez.

Lekua: Balmaseda (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamabosteko azaroaren hogeita zazpia.

Alderdi demandatzailea: Anteman S.L.

Abokatua: Antonio Valero Fernandez.

Prokuradorea: Elena Ruiz Martínez.

Alderdi demandatua: INVASC & TEL S.L.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Anteman S.L.ren ordezkaritzak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut partez, eta, ondorioz, auzi-jartzaileari ondokoak pagatzera kondenatzen dut INVASC & TEL, S.L.:21.910,18 euro, eta Prozedura Zibilaren Legeko 576. artikulua zenbatekoa horri aplikatuz ateratzen den zenbatekoa.

Kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei.

INVASC & TEL S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Balmaseda (Bizkaia), 2015eko abenduaren 16a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala