10. zk., 2016ko urtarrilaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (208 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
174
HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2015eko abenduaren 10ekoa, Osasuneko sailburuarena, agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko 2015eko eta 2016ko laguntzak emateko deialdia egiten duena».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b artikuluan xedatzen denez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.
Era horretako hutsak aurkitu dira Osasuneko sailburuaren 2015eko abenduaren 10eko Aginduaren testuan (2015eko abenduaren 23ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 244. zk.). Agindu horren bidez, agindutako tratamendu medikoak betetzea errazteko 2015eko eta 2016ko laguntzak emateko deialdia egiten da. Hori dela- eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
Gaztelaniazko bertsioan, II, eranskina Izapidetze ohikoa atalean, 2015/5390 (11/10) orrialdean, honela dio:
«2.– Solicito al Departamento de Salud que el abono de la cuantía correspondiente a la ayuda que me pudiera corresponder, se efectúe en la siguiente cuenta bancaria de la que soy titular o autorizada (Es imprescindible aportar copia de la hoja en la que figura la persona titular y el número de la cuenta bancaria):»
Hau esan behar du:
«2.– Solicito al Departamento de Salud que el abono de la cuantía correspondiente a la ayuda que me pudiera corresponder, se efectúe en la siguiente cuenta bancaria de la que soy titular (Es imprescindible aportar copia de la hoja en la que figura la persona titular y el número de la cuenta bancaria):»