Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2016ko urtarrilaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
173

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 19koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez 35 urtetik gorako langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan kontratatzeko laguntzen deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen baita. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2014ko irailaren 29an egindako bileran onartu zuen deialdia egiteko Erabakia.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2014ko irailaren 29an egindako bileran onartu zuen 35 urtetik gorako langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan kontratatzeko laguntzen deialdia egiteko Erabakia (Lanbideko zuzendari nagusiaren 2014ko urriaren 1eko Ebazpena, 2014ko urriaren 2ko EHAAn argitaratua, 187. zenbakia). Diru-laguntza publikoak ematean jarraitu behar den publizitate-printzipioa betetzeko, laguntza horiek emateko deialdiaren 8.7 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpenaren jakinarazpen indibidualizatua eta esanbidezkoa egiteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi horren bidez emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, horietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak, eta baita emandako diru-laguntza aldatu zaienen zerrenda ere.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea 35 urtetik gorako langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan kontratatzeko laguntzen deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, non erakunde onuradun bakoitzari emandako diru-laguntza adierazten baita (ikus eranskina). Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2014ko irailaren 29an egindako bileran onartu zuen deialdia egiteko Erabakia, eta Lanbideko zuzendari nagusiaren 2014ko urriaren 1eko Ebazpenaren bidez argitaratu zen (2014ko urriaren 2ko EHAA, 187. zenbakia).

Bigarrena.– Berariaz jakinaraztea Europako Gizarte Funtsak deialdi honen babesean diruz lagundutako kontratuak finantzatzen parte hartu ahal izango duela, EAEko 2007-2013 EGIF Programa Operatiboaren barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 19a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala