Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2016ko urtarrilaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
172

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 19koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez desgaitasunak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen baita. Zerrenda Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2014ko maiatzaren 15ean egindako bileran.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2014ko maiatzaren 15ean egindako bileran onartu zuen desgaitasunak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako diru-laguntzak emateko deialdia egiteko Erabakia (Lanbideko zuzendari nagusiaren 2014ko maiatzaren 21eko Ebazpena, 2014ko maiatzaren 22ko EHAAn argitaratua, 95. zenbakia). Diru-laguntza publikoak ematean jarraitu behar den publizitate-printzipioa betetzeko, laguntza horiek emateko deialdiaren 9.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, ebazpenaren jakinarazpen indibidualizatua eta esanbidezkoa egiteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi horren bidez emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, horietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak, eta baita emandako diru-laguntza aldatu zaienen zerrenda ere.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea desgaitasunak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagunduaren jardunak garatzera bideratutako laguntzak emateko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2014ko maiatzaren 15ean egindako bileran onartu zuen erabakiaren babesean egindako deialdiko erakunde onuradunen zerrenda. Zerrenda horretan, erakunde onuradun bakoitzari hasieran esleitutako diru-zenbatekoa adierazten da, bai eta azkenean jasotako diru-laguntza ere (eranskina). Aipatu erabakia, bestalde, Lanbideko zuzendari nagusiaren 2014ko maiatzaren 21eko Ebazpenaren bidez argitaratu zen (2014ko maiatzaren 22ko EHAA, 95. zenbakia).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 19a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala