10. zk., 2016ko urtarrilaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (260 KB - 4 orri.)
- EPUB (375 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
171
EBAZPENA, 2015eko azaroaren 26koa, Nazioartekotze zuzendariarena; horren bidez, 2015eko deialdiko Nazioartekotze Bekak eman dira B Modalitatean.
Industria, Berrikuntza, Merkataritza, eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 13ko Aginduak (2011ko apirilaren 26ko EHAA, 78. zk.) nazioartekotze beken programa arautu zuen.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko martxoaren 20ko Aginduak aldatu egiten ditu Nazioartekotze Beken programa arautzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 13ko Aginduaren 5. artikuluko 2. eta 3. paragrafoak.
Industriako sailburuordearen 2015eko otsailaren 18ko Ebazpenaren bidez, jendaurrean aurkeztu da Nazioartekotze Bekak emateko 2015eko ekitaldirako deialdia.
Hautaketa-prozesua amaituta, ekainaren 3an A modalitateko bekadunak izendatzeko ebazpena eman zen prestakuntza teoriko espezializatuko 1. fasea egiteko, nazioartekotze beken programa arautzen duen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 13ko Aginduaren 11.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean adierazten diren hautagaiak B modalitateko bekadun izendatzea, erakunde laguntzaileetan prestakuntza praktikoko 2. fasea egiteko eta enpresa laguntzaileetan prestakuntza praktikoko 3. fasea egiteko, eranskinean bakoitzarentzat adierazten diren diru-kopuru gordinarekin eta hasierako destinoarekin.
Bigarrena.– Onuradunek Nazioartekotze Bekak arautzen dituen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko apirilaren 13ko Aginduak ezarritakoa bete beharko dute.
Hirugarrena.– Ebazpen honek 2015eko abenduaren 1etik aurrera izango du eragina.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta beraren aurka gorako errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 26a.
Nazioartekotzeko zuzendaria,
MARÍA AINHOA ONDARZABAL IZAGUIRRE.