10. zk., 2016ko urtarrilaren 18a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOA
165
EBAZPENA, 2015eko abenduaren 29koa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, Datuak Babesteko Sarien III. Edizioko sarituen zerrenda argitaratzen duena.
Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariaren 2015eko ekainaren 17ko Ebazpenaren bidez, Datuak Babesteko Sarien III. Ediziorako deialdia egin zen. Sarien xedea da: esparru honetan egindako lanagatik nabarmendu diren pertsonei eta erakundeei ohorezko aintzatespena egitea.
Epaimahaiak hautatuak zein diren ebatzi ostean, eta deialdiko 10. oinarrian xedatutakoarekin bat, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Argitaratzea Datuak Babesteko Sarien III. Edizioko sarituen zerrenda, modalitate hauetan:
– Saria Datu Babesaren Arloko Ibilbide Profesionalari: Jesús Rubí Navarrete jaunari.
– Saria Datu Babesaren Ikerkuntza Arloan ex-aequo:
– Jasone Astorga Burgo andreari, doktore-tesi honengatik: «Ekarpen bat IP euskarridun sentsoreetan muturretik muturrerako autentifikazioa eta segurtasun gakoak ezartzeko: Ladón protokoloa», eta
– Pere Simón Castellano jaunari, monografia honengatik: «Ahaztura digitalaren aitorpena Espainian eta Europar Batasunean».
– Saria Datu Babesaren Komunikazio eta Zabalkundearen Arloan: Alfonso Pacheco Cifuentes jaunari, Luis Salvador Montero jaunari eta Francisco Javier Sempere jaunari, «Privacidad lógica» blogagatik.
– Saria Datu Babesaren Arloko Jardunbide Onenen Arloan: Luis Pacheco Yañez, Ana Fernandez Cagigas, Juan Medrano Albeniz, Leire Erkoreka Anda, Carmen Bilbao Amezaga, Jon Lizarraga Sobrino eta Enrique González Arza jaun-andreek osatzen duten lantaldeari, Osakidetza-Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean datuak babesteko proiektuagatik.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 29a.
Zuzendaria,
IÑAKI PARIENTE DE PRADA.