Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2016ko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
158

IRAGARKIA, 2015eko abenduaren 2koa, Gizarte Ekonomiaren zuzendariarena, Leartiker, S. Coop. kooperatiba-sozietatea onura publikokoa dela deklaratzeko espedienteari buruzkoa.

Jesús Alfredo Ispizua Zuazuak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Ekonomiaren zuzendariak, iragarki hau eman du.

IRAGARKIA

Leartiker, S. Coop. kooperatiba-sozietateak eskabidea aurkeztu du, onura publikoko aitor dezaten, hain justu ere Onura publikoko kooperatiba-sozietateei dagozkien prozedura eta betekizunei buruzko araudia onartzen duen otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuarekin bat etorriz. Dekretu horren 9. artikuluaren 3. paragrafoari jarraituz, hogei eguneko aldi bat irekitzen da, interesa duen edonork espedientea aztertu, eta egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 2a.

Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,

JESÚS ALFREDO ISPIZUA ZUAZUA.


Azterketa dokumentala