Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2016ko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
157

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, Zazpi Kaleetako ETS-Euskotren elkarren arteko aginte postu berriaren proiektua idazteko laguntza-zerbitzuari buruzko lizitazioaren esleipena jakinarazteko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: Zazpi Kaleetako ETS-Euskotren elkarren arteko Aginte Postu berriaren proiektua idazteko laguntza-zerbitzua.

c) Buletin edo aldizkari ofiziala eta lizitazio iragarkia argitaratu zen eguna: 2015eko uztailaren 16ko euskal herriko agintaritzaren aldizkaria, 133. zk.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hirurogei mila (60.000,00) euro, BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Data: 2015eko abenduaren 15a.

b) Esleipenduna: Sener, Ingeniería y Sistemas, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrogeita bederatzi mila eta bostehun (49.500,00) euro, Bezik gabe.

e) Burutzapenerako/entregarako epea: bost (5) hilabete.

Bilbao, 2016ko urtarrilaren 7a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala