Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

9. zk., 2016ko urtarrilaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
151

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: Ebazpena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez desgaitasunak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagundurako jardunak garatzera bideratutako 2016ko diru-laguntzen deialdia argitaratzen baita.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak atzeman dira desgaitasunak dituzten pertsonak lan-merkatu arruntean integratzeko neurri gisa enplegu lagundurako jardunak garatzera bideratutako 2016ko diru-laguntzen deialdia argitaratzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2015eko abenduaren 31ko Ebazpenean (2015eko abenduaren 31ko EHAA, 249. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Eranskinean, 2015/5527 (28/26) orrialdean, taularen lehenengo zutabean, «ECA JARRAIPENA» atalaren barruan, honako hau jartzen duen lekuan:

«Jarraipenean den pertsona kopurua 2014 baino lehen»,

hau jarri behar du:

«Jarraipenean den pertsona kopurua (2016-01-01 baino lehen kontratatuak)».


Azterketa dokumentala